Argitalpen-data: 2016/09/09

Irailaren 10a: Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko eguna

2014an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio tasa 100.000 gazteko 5,8koa izan zen EAEn

Suizidioaren Prebentzioaren Nazioarteko eguna dela eta, suizidioak 15 eta 29 urte bitarteko gazteengan duen intzidentziari buruzko datuak aurkezten ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Erregistro eta Osasun Informaziorako Zerbitzuak emandako datuen arabera, 2014an (azken datu eskuragarriak) 15 eta 29 urte bitarteko 16 gazte hil ziren EAEn suizidioa dela eta, hau da, adin tarte horretako 100.000 gazteko 5,8ko tasa. Honek suizidioa heriotza arrazoi nagusi bezala kokatzen du EAEko gazteen artean, trafiko istripuen aurretik.

Suizidioagatik hil ziren 16 gaztetik 11 gizonak ziren. Adin tarte horretako gizonen artean 100.000 gazteko tasa 7,8 izan zen eta emakumeen artean, berriz, 3,7.

2013ko datuekin alderatuz, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio tasa 2,3 puntu igo da.

Suizidioak eragin handiagoa du EAEko biztanleria orokorrean gazteengan baino. 2014an guztira 186 pertsona hil ziren arrazoi honegatik Euskadin, hau da, 100.000 biztanleko 8,4koa da tasa orokorra.

Biztanleria gaztearen suizidio tasak lurralde historikoaren arabera ikusi nahi badituzu Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistikak kontsultatu ditzakezu, “Osasuna” atala, “Hilkortasuna” azpiatala.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!