Hondarribiko EKPren kirol-portuko Marinel Azokak bihar, ostirala, zabalduko ditu bere ateak

MercadoMarinero-HON_1_red.JPG

2016.eko abuztuak 25



Saltillo eskola-ontzia "M" pantalanean porturatuko da


Bihar, ostirala, eguerdian zabalduko ditu ateak Hondarribiko EKPren kirol-portuko Marinel Azokak, M pantalanean porturatuko den Saltillo eskola-ontziaren bisitarekin bat etorriz. Gune horretan itsasoko gaiekin lotutako hainbat stand ezartzen dituzte, eta belaren zein motorraren munduko pertsona eta uda garaiko turista askok bisitatzen dituzte.
Egun hauetan EKPren arduradunei "Navega el Camino" edo Donejakue Bidea programaren inguruko galdera ugari egiten dizkiete. Aurten homologatu duten Donejakue Bide hau Kantauri itsasoko hertzeko eta Europako fatxada atlantikoko portuetan barrena doazen, eta A Coruñako portua helmuga duten belaontzientzako eta kirol-ontzientzako prestatuta dago. Bertara heldu ondoren, Santiago de Compostelaraino jarraitzen dute bidea.