Eusko Jaurlaritzak arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak onetsi ditu

2016.eko abuztuak 26

  • 2014 – 2020 Arrantza eta Akuikultura Plangintzan jasotzen da estrategia berri hau; arrantza-udalerriek erauzketako arrantza-sektorearekiko duten mendekotasuna gutxitzera, bai itsasoa eta arrantza baliabideekin zerikusia duten jarduerek eragindako sarrera osagarrietan oinarritutako arrantza-sektorearen dibertsifikazioa sustatzera zuzendutako proiektuak eta ekimenak.
  • Itsas Garapen Elkartea, FLAG-ek 2020 arte kudeatuko du

Uda honetan Eusko Jaurlaritzak partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak onartu zituen, eta Itsas Garapen Elkartea, FLAG arrantza-sektoreko tokiko ekintza-talde izendatu zuen estrategiok 2014-2020 bitartean kudea ditzan.

Arrantza-komunitateak arrantza-udalerrien lurralde-garapenerako estrategien 2014-2020 aldi berrirako diseinuan elkarlanean aritzeko eta indarrak batzeko gogoa adierazi du, baita estrategia horiek era deszentralizatuan kudeatzeko beharrizana azpimarratu ere. Borondate hau Eusko Jaurlaritzak arrantza sektorearekin elkarlanean landutako Arrantza eta Akuikulturako 2014-2020 Plan Estrategikoan islatuta agertzen da. Bertan, bai arrantza-udalerriek erauzketako arrantza-sektorearekiko duten mendekotasuna gutxitzera (sektore horren ehun sozioekonomikoaren dibertsifikazio-prozesu bati jarraituz), bai itsasoa eta arrantza baliabideekin zerikusia duten jarduerek eragindako sarrera osagarrietan oinarritutako arrantza-sektorearen dibertsifikazioa sustatzera zuzendutako estrategiak, proiektuak eta ekimenak biltzen dira. Ardatz hori Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzako Tokiko Ekintza Taldearentzat (ATET) oinarri eta lanerako esparrua izango da. Hori guztia, jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa aintzat hartuz.

Euskal arrantza-sektorea dinamizatuko duen elkartea

Itsas Garapen Elkartea, FLAG HAZI Fundazioaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioen  partaidetza duen erakundea da. Bere helburuen artean, honako hauek aurki daitezke:

  1. Euskal arrantza-sektore eta –lurraldearen dibertsifikatzea sustatu eta bermatu
  2. Arrantza-sektorearen ohiko jarduerari osagarri diren diru-sarreren dibertsifikatzea eta gehitzea dakartzaten proiektuen garapenerako sektore-estrukturak dinamizatu.
  3. Arrantza-gunetako gizarte- eta ekonomia-oparotasuna mantendu, eta arrantza-produktuei erantsitako balioa eskaini.
  4. Arrantza-sektorearen eboluzio historikoaren eraginez gizarte- eta ekonomia-arazoei aurre egin behar dieten arrantza-guneetan enplegua mantendu, gizarte eta ekonomiaren dibertsifikazioa eta berrestrukturatzearen bidez.
  5. Arrantza-sektore eta produktuaren nortasuna eta erakargarritasuna sustatu.
  6. Euskal arrantza-sektorean belaunaldi-ordezkapena eta gaitzea bultzatu. 
  7. Arrantza-sektorean aukera-berdintasuna eta emakumearen baldintza soziolaboralen hobekuntza sustatu.
  8. Sektorean eta arrantza-guneetan  jarduera ekonomikoa dibertsifikatu eta  lan-aukera berriak sortu, nagusiki itsas-baliabidearekin zerikusia duten jarduera ekonomikoak ezarriz eta gorabidean dauden sektoreen aldeko apostua eginez.
  9. Administraritzen eta erakunde publiko eta pribatuen eta Europako erakunde komunitarioen sentsibilizazio-faktorea izan, lurraldeko baliabide endogenoen ustiapena optimizatzeko, hórrela garapen orekatu, jasangarri eta integrala izan dezaten.
  10. Biztanleriaren eta bere eremuko erakundeen garapenean nagusitasuna mantendu, asoziazionismoa, parte-hartzea eta emakumeak eta gazteak ekonomia- eta gizarte-prozesuetan sartzea sustatuz.