Eusko Jaurlaritza Udalak eraso sexistak gaitzesteko antolatutako elkarretaratzean izan da

2016.eko abuztuak 24

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak sexu-erasoak gaitzesteko Bilboko Udalak deitutako elkarretaratzean hartu du parte. Ekitaldian Jon Darpon Osasun sailburua eta Izaskun Landaida Emakunderen zuzendaria ere egon dira.

Elkarretaratzearen amaieran Jaurlaritzaren bozeramaileak gogoratu du sexu-erasoak "oso errespetu falta larriak" eta pertsonen duintasunaren eta zuzentasunaren aurkako “atentatu onartezinak” direla, eta ez "anekdota bat edo jolas dibertigarri eta hutsal baten ondorio". Horregatik, “gizarte-gaitz” gisa kalifikatu duen gertakari honen aurka “gizarte osoak” konpromiso aktiboa har dezan eskatu du.