Eusko Jaurlaritza pozik dago Sestaoko ACB zabalduko delako

2016.eko abuztuak 22

  • Azken hilabeteotan landu den eta Eusko Jaurlaritza eskatzen aritu den agertokia da
  • Bihar emango du Arantxa Tapia sailburuak Arcelorren Zuzendaritzak hartutako erabakia baloratzeko prentsaurrekoa

Arcelorren Zuzendaritzak jakinarazi du irailean berreskuratuko duela Sestaoko ACB plantaren jarduera, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak positiboki baloratu du erabakia.

Eusko Jaurlaritza aukera horren aldekoa zen, eta berez aukera hori egitea espero zen, kontuan hartuta hainbat hilabetetan gogo biziz egin dela lan Sestaoko jarduerak jarraipena izan ahal izateko testuinguru egokia lortzeko.

Gaur egunean zehar, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arduradunak harremanetan egon dira tartean diren aldeekin, hau da, Enpresaren Zuzendaritzarekin eta ACBko langile batzordearekin, eta, erabakiaren eta honek etorkizunera begira izango dituen ondorioen garrantzia kontuan hartuta, Arantxa Tapia sailburuak balorazio publikoa egingo du bihar 10:00etan SPRIren Prentsa Aretoan.