Euskadin, egonkortu da gripea

2016.eko otsailak 11

Hainbat astez etengabe hazi ostean, intzidentzia-tasak apenas izan duen aldaketarik aurreko astearen aldean; 5. astean, 100.000 biztanleko 387,3 kasuko tasan kokatu da.

Lehen mailako arretaren sarean apur bat jaitsi dira gripe-sindromeagatiko kontsultak

Euskadin, egonkortu da gripe-jarduera. Hainbat astez etengabe hazi ostean, azken aste honetan intzidentzia-tasak apenas izan duen aldaketarik aurreko zazpi egunekiko eta 100.000 biztanleko 387,3 kasutan kokatu da.

Aurreko asteetan bezalaxe, gripe-jarduerak indartsuagoa izaten jarraitzen du 0tik 4ra bitarteko adingabeengan, birusak zirkulazio handia duelako.

Mediku Jagoleen Sareak (sasoiko gripea zaintzeko urtero aktibatzen den sarea, hiru lurralde historikoetako lehen mailako arretako zentroetako 38 sendagile jeneralistaz eta 11 pediatra osatua) emandako datuen arabera, orain artean egindako analisi mikrobiologikoek berretsi dute gripe-isolamendu guztiak andui ezagunetakoak direla eta gripearen aurkako txertoan sartzen direla; % 98 A motako birusari dagozkio.

Bestalde, azken asteetan lehenengo aldiz beheratu dira gripe-sindromeagatiko kontsultak lehen mailako arretan, 5.994 kontsulta erregistratu dira-eta.

Vitoria-Gasteiz, osteguna, 2016.eko otsailak 11