Darpón sailburuak Arabako osasun egoeraren berri eman du

2016.eko abuztuak 26

Jon Darpon Osasun sailburuak bere dolumina adierazi du aste honetan bihotz-biriketako geldialdia sufritu ondoren hil den lau urteko gasteiztar haurrarengatik, eta Arabako hiriburuko Gamarra igerilekuan konortea galdu ondoren Gurutzetako ospitalean dagoen beste haurraren familiari babesa eta elkartasuna adierazi die.

Sailburuak berretsi du Araban osasun-laguntza larria bermatua dagoela; halaber, adierazi du larrialdietako zerbitzuek behar bezala jardun dutela, bai hartutako erabakiei dagokienean, baita baliabideen mobilizazioari eta itxaron-denborei dagokienean ere.

Sailburuaren aldamenean Txema Unanue Osakidetzako Larrialdietako Zerbitzuko gerentea eta Jose Luis Elexpuru Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio zuzendaria egon dira.