Berretsita zazpigarren Zika kasu bat Euskadin

2016.eko abuztuak 26

Osasun Sailak eta Osakidetzak zazpigarren Zika kasu bat berretsi dute Euskadin. Gizonezko bat da, Nikaraguatik datorrena, eta bere bilakaera egokia da. 

Laborategiko analisiek berretsi dute kasu honek, aurrekoek bezala, kanpoko jatorria duela.

Orain arte zazpi kasu erregistratu dira Euskadin Zika birusagatik, horietatik lau emakumeen artean, bat haurdun zegoela, eta hiru gizonen artean. Kaltetutako pertsonak Zika birusaren transmisio autoktonoko herrialdeetara bidaiatu zuten edo horietatik heldu ziren, hala nola: Bolivia, Dominikar Errepublika, Ekuador, Honduras, Nikaragua eta Venezuela.

Osasun Sailak eta Osakidetzak lasaitasun-mezua bidali dute berriz, eta arrisku-zonatzat jotako helmugetara joaten diren pertsona guztiei gogorarazten diete zer garrantzitsua den, batik bat, eltxoen ziztadak ekidingo dituzten prebentziozko neurriak hartzea.