Argitalpen-data: 2016/08/25

Barakaldoko Udalak 6.000 euroko diru-laguntzak emango dizkie langabetuak kontratatzen dituzten enpresei. Lanbideren eskualde-mailako planen barruan biltzen dira laguntza horiek

Lanbide.

Laguntzak 9.000 eurora artekoak ere izango dira, gehienez ere, lanpostu bat eskuratzeko zailtasun bereziak baldin badituzte kontratatzen dituzten pertsonek.

Inguralde, garapenerako udal-agentziaren eskutik, Barakaldoko Udalak kontrataziorako laguntzen deialdia ireki du. 2016ko ekainaren 16tik 2017ko maiatzaren 31 bitartean egongo da indarrean deialdia.

Barakaldoko langabetuak kontratatu nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei daude zuzenduta honako laguntza hauek. Lehentasuna izango dute, betiere, kolektibo jakin batzuk kontratatzen dituzten enpresek, hala nola, emakumeak, 45 urtetik gorako langabetuak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak edota gazteak (35 urtetik beherakoak), baldin eta gutxienez 6 hilabetez inskribatuta badaude Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa.