"Atrápalo" web orrialdean sarreren eta bidaia-txartelen salmenta Burdinbidearen Euskal Museorako eta Lurrunezko Trenerako

Burdinbidearen_Euskal_Museoa.JPG

2016.eko uztailak 29

Joan zen asteartetik, uztailaren 26tik, “ATRÁPALO” deritzon bidaia agentzian Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museorako sarrerak eta lurrunezko trenerako bidaia-txartelak erosteko aukera dago.

Euskotren eta “ATRÁPALO” artean lortutako akordioak hiritarren esku on-line bidez www.atrapalo.com web orrialdean Azpeitian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Museorako sarrerak, lurrunezko trenen ohiko zerbitzuaren bidaia-txartelak, eta baita asteartetik ostiralera tren horiek alokatzeko aukera ere dago.

Ohiko zerbitzuko lurrunezko trenek larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan zirkulatzen dute (astelehena izan ezik) eta Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo orduetan irteten dira:

· Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.

· Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Museoko instalazioen udako ordutegia ondorengoa da:

· Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.

· Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

 

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek sartu ondorengo web orrialdera www.atrapalo.com.