XVII. Leioako Umore Azoka: Irekita proposamen artistikoak bidaltzeko epea


  • DataUrriak 21
  • Gaia Arte eszenikoak

Maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an egingo den 2016ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten XVII. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da.

Funtsean, Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei.

Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.

Lanek batez ere Estatuan estreinakoak edo 2015 eta 2016an zehar aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri