Argitalpen-data: 2015/11/26

Turismoa Antolatzeko prozesuak teletramitatzea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Turismoa Antolatzeko Alorrak, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoaren 2014-2016 Planarekin bat etorrita, Euskadiko enpresa turistikoek egin ditzaketeen Turismo Antolatzeko izapide guztiak telematikoki egiteko aukera martxan jarri du

Laguntzekin lotutako prozesu guztiak jadanik zeuden jardunean 2011tik; eta orain altak, bajak, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroko aldaketak eta izapidetza elektronikora egokitu berri diren prozesuoi buruzko kontsultak.  Turismo erabiltzaileek kexak, erreklamazioak eta salaketak on-line aurkez ditzakete dagoeneko.

Horretarako, interesdunak, prozedurak kudeatzeko, www.euskadi.net/industria webgunera joan daitezke, eta bertan klik egin. "INTERNET BIDEZ IZAPIDETUra joan". Helbide horretan, sailak elektronikoki gaitu dituen prozesu GUZTIAK eskaintzen dira, besteak beste turismo arlorrekoak.

Antolaketa prozeduren izapidetza elektronikoa aukerakoa da: baina turismo laguntzak elektronikoki izapidetu behar badira ere, antolaketa prozesuak elektronikoki izapidetzeaz gain, paperean ere izapide daitezke, saileko lurralde ordezkaritzetan bertaratuta.

Horrez gain, sailak zenbait laguntza gaitu ditu izapidetzarako, eta Web webgunean daude, eta besteak beste, ondoko edukiak lantzen baitira:

  • Zeintzuk dira onartutako egiaztagiriak eta non lortu.
  • Hirugarren baten izenean izapidetzeko akreditazioei buruzko informazio gehiago.

Pc-a konfiguratzeko modua, autodiagnostikoko testa eta abar