Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko apirilaren 9koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzen baita eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1956
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/09
  • Argitaratze-data: 2019/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 5eko 15/2019 Dekretuaren bidez, erabakitzen eta baimentzen da 2019ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura, 2019rako luzapen-araubidean.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 600.000.000 euro

  2. Modalitatea: bonu jasangarriak.

  3. Jaulkitze-prozedura: kokapen publikoa.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2019ko apirilaren 25a.

  5. Interesa: % 1,125eko urteko nominala; ordainketa: urte bakoitzeko apirilaren 30ean. Kupoi luze bat 2020ko apirilaren 30ean ordainduko da.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,455.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2029ko apirilaren 30a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

  10. Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

  11. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Ogasun eta Ekonomia Sailak bideratuko du jaulkipeneko baloreen harpidetza, hain justu ere jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez, betiere bat etorriz balore-merkatuaren indarreko araudiarekin.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari eta Finantza Politikako zuzendariari baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik