Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko urriaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzeko dena. Horretarako deialdiak 2018ko maiatzaren 22ko aginduen bidez egin dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5522
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/16
  • Argitaratze-data: 2018/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez (2018ko ekainaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), hasiera eman zitzaion farmazia-eremu hauetako lau farmazia-bulego sortzeko prozedurari: Leioa, Durango, Hernani eta Arabako Lautada.

Beraz, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, farmazialarien enpresa-elkarteek, eta Farmazialari arduradunen, ondokoen, ordezkoen eta ez-jardunekoen elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Honako pertsona hauek izendatzea 2018ko maiatzaren 22ko aginduen bitartezko deialdietako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko merezimenduak baloratzeko batzordearen kide:

Batzordeburua:

Titularra: Teresa Fernandez de Castro Aguirrezabal.

Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu.

  1. bokala:

    Titularra: Pedro Rivero Rivero.

    Ordezkoa: Elena Arteche Aranzamendi.

  2. bokala:

    Titularra: Susana Urriticoechea Marticorena.

    Ordezkoa: Cándida Losa Iglesias.

  3. bokala:

    Titularra: Monica Martinez Santos.

    Ordezkoa: Luis Maria Sagarna Santamaria.

  4. bokala:

    Titularra: Belen Elorrieta Gabella.

    Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta.

  5. bokala eta idazkaria:

    Titularra: Maria Heras Burzaco.

    Ordezkoa: Miren Azpiazu García.

    Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 16a.

    Osasuneko sailburua,

    JON DARPÓN SIERRA.