Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Nazareth» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1435
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/21
  • Argitaratze-data: 2018/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Nazareth» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakia: 01001395.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Nazareth».

Titularra: «Hijas de María Auxiliadora».

Helbidea: Araba kalea, 35.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostukoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik