Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko martxoaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko otsailaren 27ko Agindua, zeinaren bidez bermatzen baita 2018ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean gizarteari eman behar zaizkion ezinbesteko zerbitzuak beteko direla.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1423
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/07
  • Argitaratze-data: 2018/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lan eta Justiziako sailburuak, 2018ko otsailaren 27an, agindu bat eman zuen, 2018ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean gizarteari eman behar zaizkion ezinbesteko zerbitzuak beteko direla bermatzeko.

ELA eta LAB erakunde sindikalek agindu hori errekurritu egin dute, oinarrizko eskubideak babesteko prozedura bereziaren bidez, eta aipatutako 2018ko otsailaren 27ko Aginduaren zenbait xedapen kautelaz eteteko eskatu dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2018ko martxoaren 7ko Auto baten bidez, erabaki du partez baiestea errekurritutako aginduaren kautelazko tutoretza, agindu horren xedapen-zatiko laugarren erabakiari dagokionez (Gizarte Zerbitzuak). Ildo horretan, a) idatzi-zatiko lehen paragrafoan finkatutako % 70eko portzentajea kendu eta % 50ekoa jarri da; aipatutako paragrafo hori berdin gelditu da gainerakoan.

Bestetik, errekurritutako aginduaren a) idatzi-zatiko bigarren paragrafoko laugarren erabakiari dagokionez, finkatutako % 80ko portzentajea kendu, eta % 70ekoa jarri da; aipatutako paragrafo hori berdin gelditu da gainerakoan.

Aipatutako autoan erabakitakoa gauzatze aldera, 2018ko otsailaren 27ko Agindua aldatzen duen agindu hau ematen da.

Azaldutakoagatik, Lan eta Justiziako sailburuak, Gobernuak emandako eskuordetze bidez, honako hau

Lehenengoa. a) 2018ko otsailaren 27ko Aginduaren xedapen-zatiko laugarren erabakian, a) idatzi-zatiko lehen paragrafoan, % 70eko portzentajea kendu eta % 50ekoa jarri da; aipatutako paragrafo hori berdin gelditu da gainerakoan.

  1. 2018ko otsailaren 27ko Aginduaren xedapen-zatiko laugarren erabakian, a) idatzi-zatiko bigarren paragrafoan, % 80ko portzentajea kendu eta % 70ekoa jarri da; aipatutako paragrafo hori berdin gelditu da gainerakoan.

    Bigarrena. Jakinarazten denean jarriko da indarrean agindu hau.

    Hirugarrena. Agindu honen berri eman behar zaie interesdunei, eta adierazi behar zaie haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daitekeela beronen aurka, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Edonola ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 7a.

    Lan eta Justiziako sailburua,

    MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.