Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2631
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/07
  • Argitaratze-data: 2018/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.b) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak 2018ko martxoaren 14an eman zuen Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2018ko martxoaren 21eko EHAA, 57. zenbakia), honako hau

Lehenengoa. Nicolas Garcia-Borreguero Uribe jauna izendatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzako «Urdaibaiko Biosferako zuzendari kontserbatzaile» (Busturia). Lanpostuaren datuak: kodea: 512221; dotazioa: 1; destino-osagarria: 28, osagarri espezifikoa: I-A.

Bigarrena. Izendapenak 2018ko maiatzaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 7a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.