Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 3koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez oinarriak onartzen baitira Basque Team Fundazioak 2018. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola susta dadin bekak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2525
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/03
  • Argitaratze-data: 2018/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusten da Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola sustatzeko bekak, sariak eta bestelako laguntza ekonomikoak ematea Basque Team Fundazioaren bitartez.

Basque Team Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa da, eta interes orokorreko honako helburu hauek ditu: goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatu eta sustatzea, nazioarteko goi-mailako kirol lehiaketan euskal ordezkaritza oparoa ahalbidetzeko eta euskal kirolariek aipatu lehiaketetan emaitza bikainak lortzeko.

Horren babesean, hau

Lehenengoa. Basque Team Fundazioak 2018. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola susta dadin bekak emateko den agindu honen eranskineko oinarriak onartzea.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, interesdunek ausaz berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Jurisdikzioari dagokion Salan bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Agindu honek ondoreak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

OINARRIAK

Oinarri hauen xedea da Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitartean goi-mailako kirola susta dadin bekak emateko araubidea arautzea.

  1. «Basque Team 2018 Bekak» izen orokorraren pean goi-mailako kirolerako oinarri hauetan azaltzen diren beka edo laguntza mota desberdinak sartzen dira.

  2. Oinarri hauetan «kirolaren» eremuari egiten zaizkion aipamen guztiak goi-mailako kirolaren eremura bideratuak daudela ulertu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola arautzen duen uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan xedatutako baldintzetan.

Beka hauen onuradunak izan daitezke kirolariak eta beren teknikariak, ondoren aipatzen diren kirol-baldintzak, baldintza teknikoak eta administrazio baldintzak beteta, eskatzen badituzte:

  1. Kirolariak. «Basque Team 2018» bekaren kirolari onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. 16 urte beteak izatea.

      Baldintza hori NANaren edo, atzerritarren kasuan, egoitza-txartelaren fotokopiaren bitartez egiaztatuko da.

      Kirolariak adingabeak badira, amak, aitak edo tutoreak sinatutako baimena aurkeztu beharko dute, oinarri hauetako IV. eranskinaren ereduarekin bat.

    2. Beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldietan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean jaio izana edo euskaldunaren izaera izatea, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuak xedatutakoaren arabera.

      Baldintza hori egiaztatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta bertan idatziz jasota azaldu beharko da 2018., 2017. eta 2016. urteetan administrazio-egoitza izan duela. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatua ez badago, Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiria aurkeztuko da, aipatu autonomia-erkidegoan jaio zela jasotzen duena.

    3. Dagokion kirol modalitateko euskal federazioak emandako federazioaren baimena indarrean izatea.

      Baldintza hori egiaztatzeko indarreko federazioaren baimenaren fotokopia aurkeztu beharko da.

      Baldintza hori betetzeaz salbuetsita egongo dira, kirolari gisa Basque Team & Pyeongchang 2018 laguntzaren hartzaile edo onuradunak badira.

    4. Kirolean jarduteko gaitua egotea eta goi-mailako lehiaketetan kirola egitea eragozten edo ez egitea gomendatzen duen gaixotasun edo osasun arazorik ez izatea.

      Baldintza hori kirolean aritzeko gaitasunari buruzko ziurtagiri medikoaren bitartez egiaztatuko da. Ziurtagiri hori ezin izango da lau urte baino zaharragoa izan (beka eskatzen den eguna aintzat hartuta) eta mediku elkargokide batek eman beharko du.

      Kirol egokituan aritzen den kirolaria bada, ziurtagiri ofizialaren fotokopia aurkeztu beharko du, desgaitasun maila eta mota adierazten dituena.

    1. Goi-mailako kirolariaren adierazpena indarrean izatea edo izapidetzen egotea eta Goi-mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aldeko proposamena adieraztea, Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 24. edo 25. artikuluetan xedatutako baldintzetan eta, gainera, dekretu horren I. eranskinean eskatzen diren merezimenduak betetzea.

      Baldintza horiek betetzen direla zuzenean Basque Team Fundazioak egiaztatuko du.

      Baldintza hori betetzetik salbuetsiak daude:

      Basque Team & Pyeongchang 2018 edo Basque Team Partaidetza bekaren hartzaile edo onuradunak diren kirolariak.

      Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean jaio eta, gainera, egoitza izanda, egun euskaldun izaera ez duten kirolariak, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ez baitute.

    2. 2018. urtean goi-mailako kirol jardueran eta entrenamenduan jarraitzea. Era berean, kirol jardueran jarraitzen dutela ulertuko da lan ezintasunaren egoeran edo kirol bajan daudenak, baina alta lortu edo berreskuratu ondoren, goi-mailako lehiaketetara itzultzea aurreikusi dutenak.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du eta 2018. urterako kirol plangintza jasoko da, oinarri hauetako VI. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

    3. Diziplina edo kirol arau-hauste larri edo oso larria egiteagatik edozein lurralde eremuko administrazio agintaritzak edo kirol federazioak zigortuta edo desgaituta ez egotea. Horretarako, ebazpen betearazlea jaso duena zigortutzat joko da, zigor hori oraindik irmoa ez izan arren.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatzen duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

    4. Kirol arloko diziplina-prozedura baten ondorioz, edozein lurralde eremuko administrazio agintaritzak edo kirol federazioak zigortuta edo desgaituta ez egotea, prozedurak arau-hauste larri edo oso larriekin zerikusia badu.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

    5. Inputatuta edo prozesatuta ez egotea, ezta kondenatua egotea ere, edozein jurisdikziotan dauden prozeduren ondorioz. Nolanahi ere, gertaerek edo gorabeherek Zigor Kodearen 286 bis 4 eta 362 quinquies artikuluetan aurreikusitako legez kanpokoekin zerikusia izan beharko dute.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, bekaren pertsona eskatzaileak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduarekin bat.

    6. Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzari buruzkoak eguneratuak izatea.

      Baldintza horiek egiaztatzeko, bekaren eskatzaileak ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

    7. Oinarri hauen I. eranskinean aipatzen diren irizpide tekniko nahiz kirol irizpideak betetzen dituen kirol emaitza izatea.

      Baldintza hori dagokion kirol federazioak egindako ziurtagiriaren bitartez egiaztatuko da. Era berean, kirol curriculuma gehituko da eta horretan nazioartean lortu diren kirol emaitzarik aipagarrienak deskribatuko dira. VI. eranskina.

    1. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, sexu diskriminazioaren ondorioz sortutakoak barne, zigorrak zehaztutako aldian zehar.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

  2. Teknikariak. «Basque Team 2018» bekaren teknikari onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:

    1. Adinez nagusia izatea.

      Baldintza hori NANaren edo, atzerritarren kasuan, bizileku-txartelaren fotokopiaren bitartez egiaztatuko da.

    2. Beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldietan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean jaio izana edo euskaldunaren izaera izatea, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutuak xedatutakoaren arabera.

      Baldintza hori egiaztatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko edo batzuetako errolda-ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan jaso beharko da 2018., 2017. eta 2016. urteetan administrazio-egoitza izan duela. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatua ez badago, Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiria aurkeztuko da, aipatu autonomía-erkidegoan jaio zela jasotzen dueña.

    3. Dagokion kirol modalitateko euskal federazioak emandako federazioaren baimena indarrean izatea.

      Baldintza hori egiaztatzeko indarreko federazioaren baimenaren fotokopia aurkeztu beharko da.

    4. Kirolaren eremuan honako titulazioren bat egiaztatzea:

      1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentzia edo gradua.

      1. Indarreko legeriaren arabera onartutako edo batzorde olinpikoak onartutako unibertsitate pribatuetako eta publikoetako Kirolaren Goi Errendimenduan Unibertsitate Masterra.

      1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak aurreikusten duen Goi-mailako Kirol Teknikariaren Titulua; edo 1363/2007 Errege Dekretuan bertan edo hortik ateratako arau-xedapenetan zehaztutakoari jarraiki ondoren onartuak izan daitezkeen maila goreneko kirol prestakuntzak.

      1. kasuan, eskabidearen xede den kirol modalitatearen edo espezialitatearen espezifikoa izan beharko du prestakuntza horrek.

        Baldintza hori betetzetik salbuetsita daude, iii. kasuari dagokionez, arestian aipatutako titulazioak egiazta ezin ditzaketenak, estatu mailan eskabidea abiapuntutzat hartuta aurreko hiru urteetan goi-mailako ikastaro ofizialik (Goi-mailako Kirol Teknikaria edo III. mailakoa) antolatu ez diren kirol modalitateetakoak izateagatik. Dena den, betiere eskatzaileak kirol teknikariaren edo II. mailakoaren titulua (edo kirol prestakuntza baliokideak, ondoren onartzeko aukera dutenak) duela egiaztatu beharko du.

        Baldintza hori egiaztatzeko, dagokion titulazioaren fotokopia aurkeztu beharko da.

    5. Oinarri hauetako 4. artikuluko 1.a) paragrafoan aurreikusitako beka lortu duen goi-mailako kirolariaren prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia izatea eta kirolariak prestatzailearen izaera hori onartu izana. Kirolari bakoitzak pertsona bakarra onar dezake arduradun nagusi gisa. Arduradun tekniko nagusia aldatzen bada, kirolariak idatziz jakinarazi beharko dio Basque Team Fundazioari aldaketa, eta jakinarazpena egiten denetik aurrera izango ditu ondorioak.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du, ondore horretarako zehaztutako ereduarekin bat. VI. eranskina.

    6. Goi-mailako teknikariaren adierazpena indarrean izatea edo izapidetzen egotea eta Goi-mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordeak aldeko proposamena adieraztea, Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko203/2010 Dekretuaren 24. edo 25. artikuluetan xedatutako baldintzetan, eta, gainera, dekretu horren I. eranskinean eskatzen diren merezimenduak betetzea.

      Basque Team Fundazioak egiaztatuko du zuzenean baldintza horiek betetzen direla.

    7. 2018. urtean kirolariaren arduradun tekniko nagusi gisa oraindik jardueran aritzea.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du, ondore horretarako zehaztutako ereduarekin bat. VI. eranskina.

    8. Diziplina edo kirol arau-hauste larri edo oso larria egiteagatik edozein lurralde eremuko administrazio agintaritzak edo kirol federazioak zigortuta edo desgaituta ez egotea. Horretarako, ebazpen betearazlea jaso duena zigortutzat joko da, zigor hori oraindik irmoa ez izan arren.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

    9. Kirol arloko diziplina-prozedura baten ondorioz, edozein lurralde eremuko administrazio agintaritzak edo kirol federazioak zigortuta edo desgaituta ez egotea, prozedurak arau-hauste larri edo oso larriekin zerikusia badu.

      Baldintza hori zinpeko erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, beka eskatu duenak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

    10. Inputatuta edo prozesatuta ez egotea, ezta kondenatua egotea ere, edozein jurisdikziotan dauden prozeduren ondorioz. Nolanahi ere, gertaerek edo gorabeherek Zigor Kodearen 286 bis 4 eta 362 quinquies artikuluetan aurreikusitako legez kanpokoekin zerikusia izan beharko dute.

      Baldintza hori zinpeko adierazpen arduratsuaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, bekaren pertsona eskatzaileak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduarekin bat.

    11. Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzari buruzkoak eguneratuta izatea.

      Baldintza horiek egiaztatzeko, bekaren eskatzaileak ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

    12. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, sexu diskriminazioaren ondorioz sortutakoak barne, zigorrak zehaztutako aldian zehar.

      Baldintza hori zinpeko adierazpen arduratsuaren bitartez egiaztatuko da. Nolanahi ere, bekaren pertsona eskatzaileak sinatu beharko du, oinarri hauetako V. eranskinean ageri den ereduarekin bat.

  3. Artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetako bekak bateraezinak dira.

  4. Beka hauetatik baztertuta geldituko dira, indarreko legeriaren arabera, beste baten kontura aritzen diren kirolari profesionalak izanik, erregulartasunez eta esklusiboki liga profesionaletan parte hartzen dutenak.

«Basque Team bekak» honakoak izan daitezke:

  1. Basque Team Kirolariak bekak:

    Kirolariei zuzendutako laguntzak dira, entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko. Kirol merezimendua egiaztatzeko egindako probaren arabera, Basque Team Kirolariak izeneko bekak honelakoak izan daitezke:

    Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team beka.

    Olinpikoa edo paralinpikoa ez den programarako Basque Team beka.

  2. Teknikarientzako Basque Team bekak:

    Kirolariaren prestakuntzaren arduradun nagusiari zuzendutako laguntzak dira.

  3. Basque Team «Support» bekak:

    Oinarri hauetako I. eranskinean eskatutako kirol emaitza betetzen ez duten eta 2017. urtean Basque Team Kirolariak eta Teknikariak bekaren onuradun izan diren kirolari eta teknikarientzako ohiz kanpoko laguntzak dira.

  4. Basque Team «Parte-hartze» bekak:

    Kirolariek ezin badituzte Basque Team Kirolariak bekak edo Basque Team «Support» bekak eskuratu, 2017ko denboraldian oinarri hauen I. eranskinean aurreikusitako kirol lehiaketa jakin batzuetan parte hartu dutela egiazta dezakete. Kasu horietarako laguntzak dira hauek.

  5. «Basque Team & Pyeongchang 2018» bekak:

    Nahiz eta artikulu honetako a) letran aurreikusitako laguntza ekonomikoa ez jaso, 2018ko neguko joko olinpikoetan eta paralinpikoetan parte hartzen duten pertsonentzako laguntzak dira, oinarri hauetan berariaz aurreikusitako baldintzetan euskal kirolariak badira.

2018. urtean zehar Basque Team Fundazioak emandako Basque Team 2018 bekak ondorengoak izango dira:

  1. Basque Team Kirolariak bekak:

    Laguntza ekonomikoak ondorengo eduki berezituekin:

  1. Oinarrizko beka:

    Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntza da.

    Oinarrizko beka bakoitzak honako ekarpen ekonomikoa du:

    1. Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team bekan: 11.000 euro.

    2. Olinpikoa eta paralinpikoa ez den programarako Basque Team bekan: 9.000 euro.

  2. Helburuen araberako saria:

    Kirol helburuak betetzeagatik emandako ekarpen ekonomikoa da.

    Kirolari bakoitzarentzat sarien ekarpen ekonomikoaren zenbatekoa bakarrik emaitzarik onena balioetsiz zehaztuko da eta ezingo dira metatu.

    (Ikus .PDF)

  1. Basque Team Teknikariak beka:

    Teknikariak bere ardurapean daukan oinarri hauetako 5. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan aurreikusitako laguntzak jasotzen dituen kirolari bakoitzeko beka bana jasoko du. Beka horren zenbatekoa honako hau izango da: oinarrizko bekaren edo support bekaren % 25 eta helburuen ondorioz kirolariari ordaindutako sarien % 25.

    Teknikari bakarrak gehienez hiru kirolariri dagokien zenbatekoa jaso dezake.

  2. Basque Team «Support» beka:

    2017. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek urte honetan oinarri hauetako I. eranskinean eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Laguntza horren zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team bekaren hartzaileen kasuan: 5.500 euro.

    2. Olinpikoa eta paralinpikoa ez den programarako Basque Team bekaren hartzaileen kasuan: 4.500 euro.

      Halakoetan, 2018ko denboraldian oinarri hauen I. eranskinean aurreikusitako kirol emaitzaren bat lortzen bada, kirolariak dagoeneko jasotako zenbateko bereko ekarpen osagarri bat jasoko luke.

  3. Basque Team «Parte-hartze» bekak:

    Kirolariek ezin badituzte Basque Team Kirolariak bekak edo Basque Team «Support» bekak eskuratu, 2017ko denboraldian oinarri hauen I. eranskinean aurreikusitako kirol lehiaketa jakin batzuetan parte hartu dutela egiazta dezakete.

    Laguntza bakoitzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da.

  4. «Basque Team & Pyeongchang 2018» bekak:

    2018ko neguko joko olinpikoetan edo paralinpikoetan parte hartzeagatik emandako ekarpen ekonomikoa da. Basque Team Kirolariak beka jasotzeko baldintza guztiak betetzen ez diren ustezkoetan emango da.

    «Basque Team & Pyeongchang 2018» beka bakoitzaren ekarpen ekonomikoaren zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da.

Interesdunek eskabideak bidali baino lehen, oinarri hauetako II. eta III. eranskinekin bat datorren eskabide-eredua osatu eta bidali beharko dute. Eskabidearen idazkiari 3. artikuluan aipatzen den dokumentazioa erantsi beharko zaio. Eskabideak pertsona interesdunek aurkeztu ahal izango dituzte Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduak erabiliz. Eskabidearen ereduak eta beka eskatzeko erantsi behar diren dokumentuen zerrenda pertsona interesdunen eskura egongo da Basque Team Fundazioaren web-orrian honako helbide honetan: www.basqueteam.eus; edo, bestela, fundazioaren egoitzan bertan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

  2. Basque Team Fundazioak, eskabideak eta dokumentazioa jasotzen dituenean, eskatzaile bakoitzeko espediente bana irekiko du, eta oinarri hauetan xedatutako irizpideen arabera ebaluatuko da.

  3. Eskatzaileak aurkeztutako eskabidea eta dokumentazioa aztertu ostean akatsak daudela edo dokumentazioa falta dela ikusten bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, eta hark hamar egun balioduneko epea izango du eskabidea zuzentzeko. Epe hori igaro ostean eskatzaileak ez baldin badu eskabidea zuzendu edo eskatutako dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diola ulertuko da.

Basque Team Fundazioaren patronatuari dagokio, aldez aurretik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak baimendua, oinarri hauetan aurreikusitako beken adjudikazioaren inguruko ebazpena ematea.

  1. Basque Team Fundazioak oinarri hauetan aurreikusitako beka guztiak emateko erabiliko duen gehieneko zenbatekoa 759.000 eurokoa izango da; zenbateko hori honela banatuko da:

    1. Honako hau izango da 5. artikuluaren 1.1 apartatuan aurreikusitako diru-laguntza guztien gehieneko zenbatekoa:

      Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team bekentzako: 534.000 euro.

      Olinpikoa edo paralinpikoa ez den programarako Basque Team bekentzako: 36.000 euro.

    2. Honako hau izango da 5. artikuluaren 1.2 apartatuan aurreikusitako diru-laguntza guztien gehieneko zenbatekoa:

      Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team bekak jasotzen dituztenentzako: 25.000 euro.

      Olinpikoa edo paralinpikoa ez den programarako Basque Team bekak jasotzen dituztenentzako: 4.000 euro.

    3. Honako hau izango da 5. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako diru-laguntza guztien gehieneko zenbatekoa: 45.000 euro.

    4. Honako hau izango da 5. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitako diru-laguntza guztien gehieneko zenbatekoa:

      Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team bekak jasotzen dituztenentzako: 50.000 euro.

      Olinpikoa edo paralinpikoa ez den programarako Basque Team bekak jasotzen dituztenentzako: 27.000 euro.

      20.000 eurokoa izango da 5. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusten diren laguntza guztiengatik jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa.

      18.000 eurokoa izango da 5. artikuluaren 5. apartatuan aurreikusitako laguntzengatik jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa.

  2. Artikulu honen aurreko zenbakian aurreikusten diren apartatu baterako edo batzuetarako laguntzen gehieneko zenbatekoa ez bada ematen, gainerako laguntzen hornidura gehitu daiteke pertsona onuradun bakoitzari ekarpena bermatzeko beharrezkoa izanez gero, oinarri hauetan aurreikusitakoa betez. Apartatu honetan adierazitakoaren arabera soberakinak badaude, oraindik ekarpena oso-osorik jaso ez duten pertsonen artean proportzionalki banatuko dira, oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera.

  3. Aurkeztutako eskabideekin eta pertsona eskatzaileek egiaztatutako kirol merezimendu edo emaitzekin bat, oinarri hauetan aurreikusitako beketarako gehieneko guztizko zenbatekoa nahikoa ez bada, Basque Team Fundazioak xede horretarako izan dezakeen hornidura sailburuaren aginduz areagotu daiteke. Nolanahi ere, aipatu aginduan gehieneko zenbatekoa areagotzea onartuko da. Halaber, egoera horiek ematen diren modalitateetan gehieneko zenbatekoak definituko dira.

Basque Team Fundazioak bekak emateari buruz ebazpena emango du, eta, horretarako, batetik, egiaztatutako kirol merezimenduak eta, bestetik, oinarri hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen direla kontuan hartuko du. Merezimenduak eta baldintzak balioztatzeko, ebazpena ematen duen organoak oinarri hauetako I. eranskinean aipatzen diren balorazio-irizpideak aplikatuko ditu nahitaez.

  1. Organo ebazleak gehienez hiru (3) hilabeteko epean bekak ematea, ez onartzea edo ezeztatzea erabakiko du. Epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik hasiko da.

  2. Hartutako erabakia, halabeharrez arrazoitua, banan-banan jakinaraziko zaie beken eskatzaileei.

Oinarri hauetan araututako beken onuradunek emateari buruzko jakinarazpena jasotzen dutenetik hamabost (15) egunen buruan berariaz onartu beharko dute dagokien beka.

Fundazioak onartzen duen konpromisoa goi-mailako kirolariei laguntzea da eta horrena, berriz, goi-mailako kirolariak dituen berezko baldintzetan oinarrituta eskakizun objektiboekin pertsonalki konprometitzea.

Beken edozein pertsona onuradunentzat Basque Team Fundazioarekin betebeharrak honakoak dira:

  1. Gutxienez 2018. urtean zehar goi-mailako lehiaketako kirol jarduera garatzea. Kirolariak bere denbora eta arduraldi nagusia bere espezialitatearen barruan goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko zereginetara bideratu beharko ditu eta 2018. urtean mailarik gorenean lehiatzeko gai izango da.

  2. Fundazioak eskatzen dion kirol jarduerari buruz informazio zehatza eskuratzea.

  3. Fundazioak eskatzen dizkion kontrol biomedikoak egitea.

  4. Kirol diziplinari eta dopinari buruzko federazioaren arauak eta joko olinpikoetan eta bekaren eskabidean jasotako gainerako lehiaketetan aplikatu behar diren arlo horien inguruko arauak zorrotz betetzea. Xede horrekin, Fundazioak adierazitako kontrol biomedikoak eta dopinaren aurkako kontrolak egitea onartuko du kirolariak, lehiaketaren barruan eta lehiaketatik kanpo. Kontrol horiek Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak edo dopinaren aurkako kontrolean eskumena duen edozein erakundek zehaztuko dituzte.

  5. Lehiaketaren baitan nahiz lehiaketatik kanpo hartutako jarrerek joko garbiaren baloreak islatzea. Ildo horretatik, indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurka administrazioaren eta kirolaren eremuan dauden arauak urratzeko jarduera oro saihestuko da.

  6. Lehiaketan parte hartu aurretik, bitartean eta ondoren, errespetuzko eta bidezko jarrera eta jokabidea izatea, gainerako kirolari, komunikabide, agintari, publiko edo ikusle, babesle eta abarrekiko. Era berean, une oro Fundazioarekiko, bere kideekiko eta langileekiko errespetuzko jarrera mantentzea eta horien irudiari edo ohoreari kalte egin diezaioken edozein adierazpen, jarduera, azalpen publiko edo pareko saihestea.

  7. Kirolarekin zerikusia duen bere ingurunearen berri ematea Fundazioari; gutxienez ondoko datu hauek eman beharko dira: kirolariaren arduradun medikoa, plangintza biomedikoa, arduradun teknikoa, kirol-plangintza, dedikazioa (denboran) eta kirolariak eskura dituen bitarteko materialak. Era berean, aurreko datuek jasaten duten aldaketa oro Fundazioari jakinarazi beharko dizkio.

  8. Lehiaketa eta ekitaldi publikoetan Fundazioak zehazten dituen jantziak, bereizgarriak, sinboloak eta markak erabiltzea, betiere lehiaketetako araudiak ahalbidetzen badu. Bereziki, Fundazioak kirolariei BAT-Basque Teamen jantziak eta bereizgarriak emango dizkie eta kirolarekin zerikusia duten lehiaketa, elkarrizketa, ekitaldi eta gainerako jarduera publikoetan erabiliko dituzte, kirolariak parte hartu behar badu eta bere irudiak oihartzun mediatikoa izan badezake. Eskakizun hau betetzea kirolariaren ardura da, Fundazioak berariaz aldi bakoitzean eskatu behar izan gabe.

  9. Fundazioak eta bere babesle, nagusi eta kolaboratzaileek dioten ekitaldi, emanaldi eta jardueretara joan eta horietan parte hartzea. Fundazioarekin lankidetzan jardutea, legez fundazioari eragiten dizkioten publizitate konpromisoak betetzeko eta Fundazioak enpresa babesleekin onartu dituen konpromisoei erantzuteko.

    Kirolari bekadunek Fundazioaren sustapen eta hedapen zereginetan parte hartzeko konpromisoa onartzen dute, betiere lankidetzak lehiaketen eta entrenamenduen plangintza kaltetzen ez badu.

    Bereziki, 2018. urtean zehar, jarraian jasotako konpromisoak bete beharko ditu kirolariak, betiere aldez aurretik hala eskatu bazaio:

    1. Bere kirol modalitatearekin zerikusia duten ekitaldi publiko, elkarrizketa eta emanaldi guztietan babesle bezala Basque Team merkataritza marka aipatzeko konpromisoa hartzea eta Fundazioak emandako Basque Team bereizgarria eta jantziak eramatea. Kirolariak eskakizun hori bete beharko du, Fundazioak eskatu gabe.

    2. Fundazioaren telebista iragarki bat egitea eta argazki edo grabaketa saioetan parte hartzea, babesle, kolaboratzaile ala fundazioaren aldeko prentsa iragarkiak, ikus-entzunezkoak edo irrati iragarkiak egiteko. Nolanahi ere, horiek idatzizko komunikabideetan, ikus-entzunezkoetan eta irratian ala bestelako edozein komunikabidetan erreproduzitu ahal izango dira.

    3. Fundazioaren babesleekin edo kolaboratzaileekin harreman publikoetarako hiru ekitalditan parte hartzea, Fundazioak berak antolatutakoak.

    4. Fundazioak deitutako hiru prentsaurrekotan parte hartzea.

    5. Fundazioak antolatutako harreman publikoetarako hiru ekitalditan parte hartzea.

    6. Fundazioari eta bere babesle, nagusi eta kolaboratzaileei kirolariaren irudia, ahotsa eta marka erabiltzeko baimena ematea. Halaber, Fundazioaren web orrian eta Fundazioaren katalogoetan, baita Fundazioaren eta babesle edo kolaboratzaileen baterako sormen-lanetan ere, erabili ahal izatea. Beste edozein erabilera kirolariak baimendu beharko du berariaz.

    7. Fundazioak antolatzen dituen ekitaldi guztietan Basque Team Fundazioaren arropa ofiziala janztea eta ekitaldi horietan Fundazioaren babesle ez direnen markak ez janzteko konpromisoa hartzea, hori egitea berariaz baimenduta dagoenean izan ezik. Nolanahi ere, ez dira inolaz ere erabiliko Fundazioaren babesle diren enpresa edo produktuen marka lehiakideak.

    8. Era berean, Fundazioaren beka jasotzen den bitartean, kirolariak ez du sinatuko bere irudiaren eskubideak lagatzeko kontraturik enpresa horien produktuak Fundazioaren bekaren babesleekin zuzenean lehian baldin badaude, eta Fundazioak aldez aurretik horretarako baimena ematen ez badu.

  10. Eta, oro har, Fundazioarekin lankidetzan jardutea, erakundearen helburuak edo xedeak betetzeko.

Oinarri hauen 5. artikuluan aurreikusitako beken ordainketa oinarri hauen 12. artikuluan aurreikusitako beka onartzen denetik aurrera gauzatuko da. Ordainketa honako alderdi hauen arabera gauzatuko da:

a) 5. artikuluaren 1.1. apartatuan aurreikusitako laguntzak: zenbateko bereko ondoz ondoko hileroko ordainketak eginez.

b) 5. artikuluaren 1.2. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol lorpenak edo emaitzak lortu dituela egiaztatu ostean.

c) 5. artikuluaren 1.1. apartatuan aurreikusitako laguntzak: zenbateko bereko ondoz ondoko hileroko ordainketak eginez.

d) 5. artikuluaren 3. apartatuan aurreikusitako laguntzak: zenbateko beraren ondoz ondoko hileroko ordainketak eginez. Kirol lorpena edo emaitza eskuratu dela egiaztatuz gero, zenbatekoa areagotuko litzateke.

e) 5. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol lorpena edo emaitza eskuratu dela egiaztatu ostean.

f) 5. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol lorpena edo emaitza eskuratu dela egiaztatu ostean.

  1. , d), e) eta f) apartatuetan aurreikusitako kirol lorpenak edo emaitzak egiaztatzeko bekaren onuradunak kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Oinarri hauetan arautzen diren bekak, sariak eta laguntzak beste laguntza batzuekin bateragarriak dira, helburu bererako edozein erakunde publikok edo pribatuk emanda ere.

Ezin izango da laguntzaren edo diru-laguntzaren ordainketa galdatu, eta aurretik zerbait ordaindu bazaie, bidezkoa izango da, batetik, jasotako zenbatekoak itzularaztea, eta, bestetik, laguntza edo diru-laguntza ordaindu zenetik aurrera sortuko ziren legezko korrituak galdatzea, baldin eta honelakorik gertatzen bada:

  1. Diru-laguntza jasotzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.

  2. Diru-laguntza emateko arrazoiaren xede zen helburua ez betetzea.

  3. Diru-laguntza ematearen ondorioz ezarritako baldintzak ez betetzea.

  4. Kontrol-jarduketak galaraztea edo horiek egiteari uko egitea.

  5. Diru-laguntzen oinarrietan aurreikusitako gainerako inguruabarretan.

Basque Team Fundazioak datuak dagokion babes mailarekin tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta aplikatu beharreko gainerako araudiak xedatutakoaren arabera.

Beken onuradunei buruzko datu pertsonalak tratatzeko behar bezala inskribatuta dauden honako fitxategi hauetan sartuko dira: (i) Kirolarien Fitxategia, kirolari onuradunen datuak kudeatzeko; (ii) Profilen Fitxategia, prestakuntza profila jarraitzeko, eta, bide batez, kirolariak aholkatu eta orientatzeko.

  1. Kirolaria jakinaren gainean gelditzen da eta adostasuna ematen du bere datuak Fundazioaren fitxategietan sartzeko eta horiek modu automatizatuan tratatzeko; gauza bera gertatuko da beste datu batzuekin, Fundazioak dokumentu hau oinarri hartuta aldeen artean sortzen den loturaren ondorioz lortzen baditu.

  2. Nolanahi ere, datuak ikusi, zuzendu, baliogabetu edo horien aurka egiteko eskubidea bermatuko dio Fundazioak kirolariari, indarreko legeriak xedatutako baldintzetan. Eskubide hori erabili ahal izateko, titularrak idazki bat bidali beharko du Fundazioaren egoitzara, arestian jasotako helbidera.

  3. Kirolariak, datu pertsonalen titularra den neurrian, onartzen du datu horiek Fundazioko edozein organok edo langilek erabiltzea, erakundearen berezko jardueretarako bada; halaber, Fundaziotik kanpo, hirugarren pertsonei edota erakundeei lagatzeko aukera egongo da, betiere lagapen hori dokumentu honen bitartez aldeek onartutako konpromisoak eta baldintzak edo indarreko arauak betetzeko beharrezkoa bada. Berariaz baimentzen du kirolariak datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari eta bere administrazio-zerbitzu guztiei (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia eta Hobetze Teknikorako Zentroa barne) lagatzea, betiere lagapen horren helburuak administrazio unitateen berezko jarduerak egitearekin zerikusia badu.

  4. Kirolariak berariaz baimentzen dio Fundazioari, bere nagusi, babesle edo kolaboratzaileekin dituen kontratu edo akordioen esparruan, konpainiek, erakundeek edo enpresek beren produktu, zerbitzu edo eskaintzen inguruko merkataritza komunikazioak, informazioa, publizitatea eta abar postaz edota helbide elektronikoz bidaltzeko behar dituzten datuak emateko. Kirolariak adostasuna ematen die erakunde horiei merkataritza komunikazioak eta publizitatea edo promozioei buruzko informazioa bidaltzeko, betiere arlo horretan indarrean dagoen araudiaren xedapenak betetzen badituzte. Datuen titularrak baimen hori edozein unetan ezezta dezake, publizitate edo merkataritza komunikazioak jaso nahi ez baditu. Horretarako, Fundazioari jakinarazpena bidali beharko dio.

  5. Kirolariak berariaz baimentzen dio Fundazioko komunikazio sailari kirol jarduerarekin zerikusia duten berri eta komunikazioetan bere datu pertsonalak erabiltzea. Era berean, Fundazioko komunikazio sailak behar bezala egiaztatuko komunikabideei datu pertsonalak lagatzeko baimena ematen dio, betiere berarekin harremanetan jartzeko edo elkarrizketa, erreportajea ala antzekoa hitzartzeko zorrozki beharrezkoak direnean.

  6. Fundazioaren jarduerak, proiektuak eta programak kudeatu eta garatzen dituen Hobekuntza Teknikorako Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari atxikitakoak, parte hartzen duela kontuan hartuta, kirolariak beharrezkoak diren baimenak ematen ditu Hobekuntza Teknikorako Zentroak kirolariaren arretaren, laguntzaren eta jarraipenaren inguruan dituen datuak eskuratu ahal ditzan Fundazioak. Fundazioak eta bere langileek datuak eskuratuko dituzte helburu bakar batekin: kirolariak dokumentu honetan aurreikusten diren konpromisoak eta eskakizunak betetzen dituela bermatu eta zaintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik