Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Gizarte Ekimeneko Zabalduz, Koop. Elk. kooperatiba-sozietatea herri-onurakoa dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2615
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/02
  • Argitaratze-data: 2018/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2017ko maiatzaren 9an jaso zen Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean Elisa Alvarado González andreak eta Iñigo Riaño Sierra jaunak, kooperatiba horretako idazkariak eta presidenteak hurrenez hurren, sinatutako idazkia. Horren bidez eskatu zuten Gizarte Ekimeneko Zabalduz, Koop. Elk. kooperatiba-sozietatea herri-onurakoa dela deklaratzeko. Gizarte Ekonomiako zuzendariaren 2014ko apirilaren 2ko ebazpenaren bidez inskribatu zen kooperatiba hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan, eta gizarte ekimeneko kooperatiba moduan kalifikatu zen.

    Herri-onurakoa dela deklaratzeko eskatu da bete egiten dituelako otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan (herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena) ezartzen diren arauzko betekizunak, horiek ondo zehaztuta, baita kontseilu errektorearen 2017ko martxoaren 17ko erabakia ere.

  2. 2017ko maiatzaren 29an iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 64/1999 Dekretuko 9. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoa betez. Horrela, informazio publikoko epe bat eman zen interesa zuen edonork espedientea aztertzeko eta egokitzat jotzen zituen alegazioak aurkezteko hogei eguneko epean. Epe hori amaitu zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

  3. 2017ko maiatzaren 17an, 64/1999 Dekretuko 9. artikulua betez, eta 7. artikuluari lotuta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren txostena eskatu zen. Zuzendaritzak 2017ko ekainaren 6ko idazkian jasotakoaren arabera, entitate hori gizarte esku-hartzean jarduten duten entitateen barruan sar daiteke, izaera eta esparrua betetzen dituelako; entitateak pertsonentzako errespetua eta ongizatea nahi ditu, eta horien bizi-kalitatea, jardunerako oinarritzat duen komunitateari lotutako ikuspegitik betiere, eta agente publikoekin elkarlanean. Alabaina, ez zuen eskatutako txostena egin, entitate horrek ez zuelako loturarik Zuzendaritzarekin; entitatea ez zen sartzen Euskadiko esku-hartzearen esparruan hirugarren sektoreko jardueren alde egiteko normalean Zuzendaritzaren sustapen-neurriei heltzen dioten entitateen artean.

  4. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak azaldutakoaren osagarri moduan, eta kooperatibak Euskadiren interes orokorra benetan sustatzen duten jardunak gauzatzen dituela egiaztatzen laguntze aldera estatutuetako xede soziala betearazten duelako, 64/1999 Dekretuko 3. artikuluan ezartzen diren xedeen barruan, 2017ko abenduaren 22an entitateari eskatu zitzaion gutxienez azken bi urteetan garatu zituen jarduerak azaltzeko memoria zehatz bat aurkezteko.

  5. 2018ko urtarrilaren 9an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean entitateak 2014 eta 2017 ekitaldien artean izan zuen jardueraren gaineko memoria. Izan ere, memoria horretan jasotzen da gizarte-beharrizanak betetzeko xede soziala duen Gizarte Ekimeneko Zabalduz, Koop. Elk. kooperatiba-sozietatea bi programa ari dela gauzatzen: «Gizartean babesik gabe dauden adingabeentzako UBA egoitza harrerarako zentroa erabiltzeko eta kudeatzeko proiektua» Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Sailarentzat eta 2014. urtetik kudeatua; eta «Familia harrerako programa-proiektu teknikoa», Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearentzat eta 2017. urtetik kudeatua.

    Bakarrik dauden atzerriko adingabeei dagokienez sor daitezkeen larrialdietan arreta ematea da lehenengo proiektuaren xedea, hau da, edozein arrazoi dela medio babesa behar duten umeei eta nerabeei premiaz harrera egitea eta barneratzeko neurri judizialen bat betetzen ari diren adingabeei jarraipena egitea. Arrisku larrian edo babesik gabe dauden eta, horrenbestez, harrera-neurrien bidez babes daitezkeen umeentzako eta nerabeentzako Familia Harrerako Programa garatzea da bigarren proiektuaren xedea. Horrela, instituzio batean sartzea saihestuko edo arinduko da eta familia-inguruneko integrazio soziala eta emozionala lortuko da.

  6. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egindako txostenean eta memorian bertan azaltzen denez kooperatiba arestian aipatu entitate publikoekin elkarlanean aritu dela, osagarri moduan Arabako Foru Aldundiari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zitzaien kooperatibak garatutako prestazio-jarduera behar bezala gauzatu eta bete zen azaltzeko txostenak egiteko, eta horretarako, Aldundietako sailei laguntza eskatzeko.

  7. Azkenik, 2018ko martxoaren 13an Arabako Foru Aldundiaren aldeko txostena jaso zen. Txosten horretan jasotzen da kooperatiba 2017ko martxoaren 1etik dabilela bere jarduera profesionala behar bezala gauzatzeko eta betetzeko behar diren ekintza guztiak burutzen, Familia Harrerari Laguntzeko Arabako Programaren kudeaketaren bitartez.

    Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Sailak 2018ko martxoaren 20an eta apirilaren 25ean jakinarazi du Zabalduz, Koop. Elkarteak gaur egun kontratu hau duela adjudikatuta: 1. sorta (Donostiako UBA zentroa), Donostiako adingabeak babesteko zentroak (UBA) erabiltzeko eta kudeatzeko kontratuan, babesik gabe dauden adingabeentzako egoitza harrerako zerbitzu publikoa emateko. Kontratua 2016ko maiatzaren 1ean sinatu zen eta behar bezala garatu zen; kontratuko zehaztapenak zorrotz bete zituen, etenik gabe sinatu zenetik.

    Egintza horiei aplikatu behar zaizkie honako

  1. Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2 artikuluan dioenez, beren funtzioak garatzean Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak onura publikokotzat deklaratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

  2. Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.

  3. 64/1999 Dekretuko 7. artikuluan eta hurrengoetan herri-onurakotzat deklaratzeko ezartzen diren prozedura-izapideak bete dira.

  4. Kooperatibak frogatu du Euskadiko interes orokorrari egiten dion ekarpena. Izan ere, babesik gabe dauden adingabeei egoitza harrerako zerbitzua emateko eskumena duten foru aldundi horiekin elkarlanean aritu da zerbitzu publiko hori kudeatzen eta, horretarako, laguntza eta harrera zerbitzuak ematen. Beraz, kooperatibaren xedeak bat datoz 64/1999 Dekretuko 2. artikuluak ezarritako xedeekin; kooperatibak bete egiten ditu dekretu horretako 5.c) artikuluan ezartzen diren aurrerapen eta gauzatze betekizunak zerbitzua sortzea eta gutxienez bi urtez ematea.

    Dekretua. Horrenbestez, hirugarren aurrekarian azaldu den txostena egin ez den arren, bidezkoa da entitate eskatzailea herri-onurakoa dela deklaratzea.

  5. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak dauka eskumena kooperatiba-sozietate bat herri-onurakoa dela deklaratzeko, hala xedatuta dagoelako 64/1999 Dekretuko 11. artikuluan, Lan eta Justizia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuko 10.h) artikuluarekin lotuta.

    Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, honako hau

Lehena: Gizarte Ekimeneko Zabalduz, Koop. Elk. kooperatiba-sozietatea herri-onurakoa dela deklaratzen da.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio egintza hau ematen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) artikuluan, 46.1 artikuluarekin lotuta.

Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik