Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Lazkaoko (Gipuzkoa) San Benito Ikastola Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3600
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/06/28
  • Argitaratze-data: 2018/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aztertuta geratu da Lazkaoko (Gipuzkoa) San Benito Ikastola Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, zeinaren bidez eskatzen baitzuen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 20002517.

Izen espezifikoa: «San Benito Ikastola».

Titularra: San Benito Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Euskadi Enparantza z/g.

Udalerria: Lazkao.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 15 unitate, honelako edukierakoak:

5 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

5 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

5 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 189 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, 390 ikaspostu.

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik