Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko apirilaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Ekintza Fundazioa»ren estatutuen 26. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2639
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/17
  • Argitaratze-data: 2018/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

Lehenengoa. 2018ko otsailaren 26an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Ekintza Fundazioa»ren estatutuen 26. artikuluaren (ekitaldi ekonomikoa) aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 1993ko irailaren 22an. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskaera-idazkiari.

Bigarrena. Aldatutako artikuluak aurrekontu-ekitaldia ikasturteari egokitzeaz dihardu.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.

Bigarrena. Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) 37. eta 51.2 artikuluetan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 33.1. artikuluan, eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 44. artikuluan. Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau

Lehenengoa. Donostiako (Gipuzkoa) «Ekintza Fundazioa»ren estatutuen 26. artikuluaren aldaketa, fundazio horren patronatuak 1993ko irailaren 22an erabakitakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu hau ematen den eguneko datarekin, 1993ko irailaren 22an Francisco Javier Roig Morrás notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan jasorik dagoen moduan (2813 protokolo-zenbakia).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik