Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urriaren 24koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Jakin Fundazioa» izenekoaren estatutuen 5. artikuluan izandako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5527
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/24
  • Argitaratze-data: 2017/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi eta aztertu dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

Lehenengoa. 2017ko urriaren 5ean eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, «Jakin Fundazioa» izenekoaren estatutuen 5. artikuluan izandako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa hori, 2017ko uztailaren 17an, eta espedientean dagoen dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena. Estatutuen aldaketa helbide fundazionalari buruzkoa da.

Estatutuen aldaketaren bidez Donostiako Tolosa Hiribidea 103 zenbakia 1.º C pisutik Andoaineko Martin Ugalde Kultur Parkea Gudarien Etorbidea 29. zenbakira aldatzen da.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko Lehendakariaren 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11koa 71/2017 Dekretuaren 10.1.j) artikulua.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.2 artikuluak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10.1.j) artikuluak Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari esleitzen diote espediente hau ebazteko eskumena.

Hirugarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako betekizunak konplitu dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusirik, hau

Lehenengoa. Andoaineko (Gipuzkoa) «Jakin Fundazioa» fundazioaren estatutuen 5. artikuluan izandako aldaketa, fundazioaren Patronatuak 2017ko uztailaren 17an erabakitakoa, agindu honen datarekin Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea. 2017ko irailaren 12an, Diego María Granados de Asensio notarioaren aurrean aurreikusitako baldintzetan (protokolo zk.: 1875).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 24a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik