Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urriaren 11koa; horren bidez, arautu egiten dira 2015-2020. aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5244
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/11
  • Argitaratze-data: 2017/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza-politika berritu egin da, Nekazaritza Politika Bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez. Landa-garapenaren eremuan NPBren bigarren euskarria, erreforma izan da oinarrizko lehentasun-kopuru jakin batean zentratzea, eta honen bitartez egin da: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen du. Erregelamendu honetan aplikatzekoak diren xedapenak Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bidez ezarri dira. Horrela, programazio-aldirako helburuak lortzeko 2014ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra, aipatutako Erregelamenduan zehazten da nahitaezkoa dela Leader ikuspegia aplikatzea, izan ere, landa-garapena sustatzeko duen eraginkortasuna frogatu da urteetan zehar, osoki aintzat hartuz landa-garapen endogenoko sektore anitzeko beharrizanak, goranzko planteamendu baten bidez.

Aurreko etapan bezala, martxan jarri beharreko neurriak erregelamenduzko aginduaren bidez planifikatu behar dira. Horretarako, kudeaketa-agintaritzak, euskal erakunde publikoekin lankidetzan, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa egin du; bertan, plangintza hori jasotzen da eta Batzordearen Betearazpen Erabakiaren bidez (C (2015) 3479 Erabakia, azkena, 2015-05-26koa) onetsi da. Landa Garapenaren Programa (LGP) hau 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Esparru Nazionalak ezarritakoa kontuan hartuta egin da; 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Esparru Nazionala Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egin zuen, eta 2015eko otsailaren 16ko Batzordeak onetsi. LGPan sartutako neurrien arau esparrua 43/2017 Dekretuan jasotakoa da (43/2017 Dekretua, 2017ko otsailaren 14koa, zeinaren bidez ezartzen baita 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia), zehazkiago, arau horren eranskinean jasotzen da 19. neurria: Leader tokiko garapenerako laguntza. 19.2. Partaidetzan oinarritutako tokiko garapenaren estrategien bidez operazioak ezartzea. Horren deialdia arau honen bidez egiten da.

Europako Parlamentuaren eta Batzordearen abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen du, 32. artikuluan, toki-garapen parte-hartzailea LGENFek babestuko duela, Leader tokiko garapen gisa izendatuko dela, eta EGEFen, EGIFen edo FEMPen laguntza ere izan ahalko duela. Azpieskualdeko gune jakinetan zentratuko da toki-garapen parte-hartzaile hori, tokiko ekintza taldeek gobernatuko dute, ongi integratutako toki-garapeneko estrategien eta sektore anitzeko estrategien eta guneetan oinarritutakoen bidez gauzatuko da; tokiko beharrizanak eta potentziala aintzat hartuz diseinatuko da, eta alderdi berritzaileak barne hartuko ditu tokiko testuinguruan, baita sareak, eta, hala behar denean, lankidetza ezarri ere. Halaber, azalpen-zatiaren 32. atalaren arabera, toki-garapen parte-hartzailea (aurrerantzean, TGP) egin behar da helburu tematiko bakar baten testuinguruan: gizarteratzea eta pobreziaren aurkako borroka edo enplegua eta lan-mugikortasuna sustatzea, hargatik eragotzi gabe TGPren parte gisa finantzatutako ekintzek lagundu ahal izatea gainerako helburu tematiko guztietan.

Halaber, toki-garapen parte-hartzailerako estrategiei buruzkoa da aipatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EE) Erregelamenduaren 33. artikulua, eta bertan adierazten da helburuok zer elementu izan behar duten gutxienez eta Estatu kideek definituko dituztela estrategia horiek hautatzeko irizpideak. Kudeaketa-agintaritza arduradunak horretarako sortutako batzorde batek hautatuko ditu estrategiak, eta agintaritza horiek berek onartuko dituzte. Tokiko ekintza taldeek diseinatu eta praktikan ezarriko dituzte toki-garapen parte-hartzailerako estrategiak; egin beharreko lanak aipatu erregelamenduaren 34. artikuluan ezartzen dira. Gure autonomia-erkidegoan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Aginduaren bidez egin zen taldearen hautaketa (agindu horren bidez iragartzen da toki-garapen parte-hartzailerako estrategiak onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan horien kudeaketaren ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdi publikoa, 2015-2020 Landa Garapenaren Programaren barruan; 2016ko azaroaren 4ko EHAA, 1. zk.). Hautaketa-prozesua Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez amaitu zen (horren bidez, Mendinet Landa Garapena sustatzeko Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko toki-ekintzako talde izendatu da, eta elkarte horrek proposatutako tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia onartu da). 2016ko urriaren 28an sinatu zen lankidetza-hitzarmena talde horrekin.

Esandakoagatik, eta kontuan hartuta arloaren gaineko araudia guztia, apirilaren 11ko 2/2017 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, eta Gobernu Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikulua,

  1. Onestea, 2017. urterako, Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen oinarriak. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen). Horiek I. eranskin gisa gehitu dira.

  2. Onestea III. eranskina (eskabidea), IV.a (enpresa-plana), V.a (besteren konturako langileen kontratazio-memoria), VI.a (LEADER herrietako zerbitzu-publikoen azpiegituren eta berritzearen memoria) eta VII.a (etxebizitza-memoria).

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ondorioak.

    Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)