Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko martxoaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1258
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/01
  • Argitaratze-data: 2017/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Leire Corrales Goti anderea izendatzea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultur eta Sortze Industrietako aholkulari5290 kodea eta 1 dotazioa, zuzendari mailarekin.

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 1a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.