Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko irailaren 15ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo eta Merkataritzako Lurralde-bulegoen eskumenak eta funtzioak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 4551
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/09/15
  • Argitaratze-data: 2017/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Apirilaren 11ko 81/2017 Dekretuaren bidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri ziren. 2. artikuluan dagozkien funtzioak betetzeko zein organotan egituratzen den zehazten da.

Organo horien artean daude, organo periferiko gisa, Turismo eta Merkataritzako lurralde historiko bakoitzeko lurralde-bulegoak. Horiek, apirilaren 11ko 81/2017 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denez, Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren mende daude zuzenean eta hierarkikoki eta sailean gaiaren arabera dagozkien zuzendaritzen mende funtzionalki. Eta betearazpeneko funtzioak ezartzen zaizkie, Sailaren eskumenekoak diren turismoaren eta merkataritzaren arloan, bakoitzari bere jarduneko lurralde-eremuan.

Bestalde, Lurralde-bulegoak lotuta dauden organo zentralen artean honako hauek daude: Sailburuordetza, funtzionalki bi zuzendaritzatan egituratuta, eta Zerbitzu Zuzendaritza. Horietako bakoitzak dagokion eskumen-esparrua du, eta, beraz, Lurralde-bulegoen mendekotasun funtzionalak hiru zuzendaritzak hartu beharko ditu kontuan.

Horren indarrez, adierazitako legezko xedapenak eta orokorrean aplikatzekoak diren eta hemen aplikatzea egoki den beste batzuk ikusita,

Agindu honen xedea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 81/2017 Dekretuaren 2.b) eta 10. artikuluetan adierazten diren Turismo eta Merkataritzako Lurralde-bulegoen antolaketa eta egitekoak arautzea da.

  1. Lurralde-bulego bakoitzeko buru koordinatzaile bat egongo da. Koordinatzaile hori Sailburuordetzaren mende egongo da hierarkikoki; eta, funtzionalki, gaiaren aldetik, dagokion zuzendaritzaren mende. Koordinatzaileak Agindu honetako 6. artikuluan ezarritako funtzioak beteko ditu.

  2. Lurralde-bulegoek erreferentziako zuzendaritza funtzionalekin dituzten harremanak Lurralde-bulegoko Koordinatzailearen bitartez bideratuko dira, kudeaketa arrunteko gaiak direnean izan ezik. Horietarako harreman zuzena ezarri ahal izango da eta, Lurralde-bulegoko Koordinatzaileari Agindu honetako 6. artikuluan agindutako funtzioen eremuan eragina duen guztiaren berri eman beharko zaio.

Lurralde-bulegoek, deszentralizazio-erregimenean, bere egiten dute sektore turistikoaren antolamendu- eta sustatze-gaietan izapide-, egikaritze- eta kontrol-jarduketak kudeatzea, hala nola Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoaren lurralde-zerbitzuarekin lankidetza eta koordinazioa turismo- eta kontsumo-arloko baterako kanpainetan eta jarduketetan.

Sektore turistikoa antolatzeko izapide-, egikaritze- eta kontrol-jarduketetan sartzen dira turismoaren araudiarekin eta diziplinarekin lotura dutenak, hau da, enpresa eta jarduera turistikoen erregistroenak, eta jarduera eta zerbitzu turistikoen ikuskatzeari, kontrolari eta egiaztapenari dagozkionak.

Sektore turistikoa sustatzeari dagozkion izapide- eta egikaritze-jarduketetan sartzen dira sektore turistikoa eta Euskadi helmuga sustatzeko diru-laguntzen eta laguntzen prozedurak.

Lurralde-bulegoek, deszentralizazio-erregimenean, bere egiten dute merkataritza-sektoreko antolamendu- eta sustatze-gaietan izapide-, egikaritze- eta kontrol-jarduketak kudeatzea, hala nola Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoaren lurralde-zerbitzuarekin lankidetza eta koordinazioa merkataritza- eta kontsumo-arloko baterako kanpainetan eta jarduketetan.

Merkataritza-sektorea antolatzeko jarduketetan sartzen dira merkataritzaren araudiarekin eta diziplinarekin lotura dutenak, hau da, erregistroenak, eta merkataritza-banaketaren jarduerak eta zerbitzuak ikuskatzeari, kontrolari eta egiaztapenari dagozkionak.

Merkataritza-sektorea sustatzeko jarduketetan sartzen dira sektorearen lehiakortasuna sustatzea helburu dutenak, dela merkataritza-egiturak modernizatzea dela hirietako merkataritza-espazioak garatzea eta suspertzea.

  1. eta 4. artikuluetan adierazitako eremu materialetan, honako funtzioak dagozkie Turismo eta Merkataritzako Lurralde-bulegoei:

  1. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren diru-laguntzen eta laguntzen administrazio-prozedurak bideratzea eta kudeatzea, eta bereziki:

    Diru-laguntzen eta laguntzen prozeduren ebazpen-proposamenak bideratzea eta prestatzea, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.4 artikulan adierazitako kode anitzeko organoari dagokionean salbu.

    Diru-laguntzen eta laguntzen justifikazio- eta likidazio-prozesuak kudeatzea.

  2. Turismoko eta merkataritzako funtzio ikuskatzailea. Honako hauetan datza: salaketak, kexak eta erreklamazioak izapidetzea, eta turismo- eta merkataritza-araudia betetzen den eta arau-hausterik dagoen kontrolatzea eta egiaztatzea helburu duten aurretiko jarduketak eta bilaketak; errekerimenduak eta ohartarazpenak; informazioa eta aholkularitza teknikoa eta turismo-kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen kautelazko babesa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoaren eskumenei kalterik egin gabe.

  3. Ikuskatzean egiaztatutako gertaeren ondoriozko zehapen-prozedurak hasteko proposamenak egitea, eta kautelazko neurriak eta hertsapen-isunak proposatzea.

  4. Dokumentazioa (komunikazioak eta erantzukizunpeko adierazpenak) onartzea, ziurtagiriak egitea, eta erregistroetako inskripzioak (altak, bajak, aldaketak) eta sektoreko araudian aurreikusitako baimenak eta dispentsak izapidetzea.

Lurralde-bulegoko koordinatzaileek honako funtzio hauek beteko dituzte:

  1. Lurralde-bulegoko barne zerbitzuak eta lan-sistemak antolatu eta gainbegiratzea, Saileko organo zentralek ezarritako arauei jarraituz.

  2. Lurralde-bulegoaren jarduerak eta merkatua ikuskatzeko eta zaintzeko planak eta kanpainak programatzea eta koordinatzea, Saileko organo zentralek emandako jarraibideen arabera.

  3. Jarduketa ikuskatzaileak programatzea eta beren funtzioa betetzeko beste administrazio eta eragile batzuekin koordinazioa eta horiekin elkarlanean aritzea bermatzea.

  4. Ebazpen proposamenak egitea, salaketak artxibatzeko, zehapen-prozedurak hasteko eta hertsapen-isunak ezartzeko.

  5. Baimenen eta dispentsen prozedurak bideratzea.

  6. Enpresa eta Jarduketa Turistikoen Erregistroan alten, aldaketen eta bajen inskripzioak egitea.

  7. Ikuskaritza jarduketa gainbegiratzea: aktak, txostenak, errekerimenduak, kautelazko neurrien proposamenak, eta abar.

  8. Bulegoari esleitutako baliabide materialak kudeatzea, Zerbitzu Zuzendaritzaren jarraibideen arabera.

  9. Hierarkikoki eta funtzionalki gainetik dituzten organoei turismoari, merkataritzari eta antolamendu operatiboari dagozkien gaietan hobetzeko ekintzak, elkarlanean aritzeko hitzarmenak, jarduketa-ildoak edo -jarraibideak proposatzea.

  10. Bulegoko jarduera dagokion Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua lurralde-zerbitzuarekin koordinatzea eta harekin lan egitea.

  11. Berariaz ematen zaion beste edozein funtzio.

Indarrik gabe geratzen da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, dekretu honek aintzat hartzen dituen antolamendu-arloei dagokienez.

Lehenengoa. Agindu honen bidez, berariaz Lurralde-bulegoei eman ez zaizkien funtzio guztiak gai horretan eskumena duen zuzendaritzak beteko ditu.

Bigarrena. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari eskumena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa egoki interpreta dadin eta arauzko eran bete dadin behar diren jarraibide eta aginduak eman ditzan.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 15a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.