Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko ekainaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3997
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/27
  • Argitaratze-data: 2017/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Heziberri 2020 Plana onartu zuen. Heziberri 2020 planaren helburua hauxe da: Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza- eta garapen-ildo estrategikoak bateratzea, hezkuntzak gure testuinguruan eta ingurunean dituen erronkekin.

Plan horretan sartuta dago hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa, hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituena. Marko horrek paradigma aldaketa nabarmena dakar, konpetentzietan oinarritzen den hezkuntza delako. Horrek aldaketak sortu ditu hezkuntza-etapa guztietako ikuspegi pedagogikoan; ondorioz, curriculumak egokitu egin dira.

Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzarako eta Batxilergoko curriculum berriak zehaztu zituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 237/2015, 236/2015 eta 127/2016 dekretuen bidez, hurrenez hurren.

Heziberri 2020 planaren markoan jasotako 5.3 atalean berariaz hitz egiten da ikasmaterialez; besteak beste, hezkuntza-eredu pedagogikoarekin bat etorri behar dutela esanez. Hortaz, ikasmaterialek curriculum-dekretu berrietara egokitu beharko dute.

Horren harira, curriculum-planteamendu berrien araberako euskarazko ikasmaterial digitalen beharrari erantzuteko helburua du aurtengo EIMA 2.0 diru-laguntza deialdiak.

Bestalde, deialdi honen prozeduran aplikagarri izango dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta berorren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko xedapenak.

Hori guztia gogoan izanik, honako hau

  1. Haur eta Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Esparruko Heziketa Zikloak edota Batxilergoko jakintzagaiak (oinarrizkoak nahiz osagarriak) lantzekoak.

  2. Curriculumaren euskal dimentsioa lantzeko ikasmaterialak.

  3. Ebaluaziorako, orientabiderako eta aniztasunari erantzuteko ikasmaterialak. Ikasmaterialak ez ezik, ikasleen ezaugarri psikologikoak neurtzeko eta diagnostikatzeko balio dezaketen bestelako materialak ere hartuko dira kontuan esparru horren barruan.

  4. Helduen Hezkuntzarako ikasmaterialak.

  5. Aukerako Hezkuntza Jarduera lantzeko ikasmaterialak.

  6. Musika-irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak.

  7. Hezkuntza Berezirako ikasmaterialak.

  8. Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei zuzendutako ikasmaterialak.

  1. Hori bermatze aldera, ikasmaterialaren alderdi didaktiko-pedagogikoaz arduratuko direnek Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren araberako euskarazko C1 maila badutela ziurtatu beharko dute.

  2. Produkzio bat euskal jatorrikotzat hartua izateko, testuak euskaraz sortua eta prestatua egon behar du, eta lehen argitalpena euskaraz bakarrik egingo da.

    Halaber, goiburuak, helbideak, grafikoak eta ingurugiroko erreferentziak ere euskaraz emango dira ikasmaterialetan zein bere metadatuetan.

Hortaz, ikasmaterialek honako ezaugarriak izango dituzte, hezkuntza-eredu pedagogikoarekin koherenteak izan daitezen:

  1. Ikasleen irteera profilean definitutako oinarrizko konpetentziak lortzearen alde egitea.

  2. Ikasleei eta irakasleei irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen plangintza, garapena eta ebaluazioa egiten laguntzeko mota guztietako materialak izango dira.

  3. Zorroztasun zientifikoa eta hizkuntza egokitu egingo zaizkio ikasleen adinari eta 237/2015, 236/2015 eta 127/2016 dekretuetan araututako curriculumei. Lege-ordenamenduko printzipioak, balioak, askatasunak eta betebeharrak ere agertu eta sustatu behar dira, eta diseinu unibertsalaren eta irisgarritasunaren ezaugarriak bete.

  4. Irisgarriak izan behar dute, bai desgaitasun fisiko, sentsorial edo intelektualen bat duten ikasleentzat, bai ikasteko beste zailtasun batzuk dituztenentzat.

  5. Hizkuntza ez da modu sexistan erabiliko, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotipatu gabekoa bermatuko da.

  6. Aniztasun familiarra eta afektibo-sexuala agertuko da ikasmaterialetan, eta gainerako errealitate kulturalak, etnikoak, etab.

    Ikasmaterialen ezaugarriekin zerikusia duten edukiak eta Heziberri 2020 Planarekin lotutako dokumentu eta tresna baliagarriak Hezkuntza Sailaren honako helbidean aurki daitezke: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/

  1. Helburuak (ikasleen irteera profila): zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, betiere curriculuma garatzeko indarrean dauden dekretuei edota ikasketa-planei erreferentzia eginez.

  2. Zein edukirekin duen harremana, edota zein eduki landu nahi dituen, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetako arlo eta ikasgaietako helburuak lortzeko.

  3. Planteamendu didaktikoaren antolaketa (unitate didaktikoak, arazo-egoerak, atazak, denboralizazioa, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa jarduerak, egituratze-jarduerak, aplikazio-jarduerak...).

  4. Metodologia. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia (noiz eta nola erabili).

  5. Baliabide osagarriak (gaian sakontzeko materialak, bibliografia, webguneak...).

  6. Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.

  7. Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.

  1. Proiektuaren ildo nagusiak etaparako edo ikasmailarako aurreikusitako helburuen, edukien eta jardueren arabera antolatzea, beti ere oinarrizko konpetentzien garapena kontuan harturik.

  2. Ikaskuntza aktiboa bultzatzea. Horrenbestez, ikasleek helburu jakin bat lortzeko zerbait sortu beharko dute. Hots, zeregin esanguratsua burutuko beharko dute.

  3. Planteamendu interaktiboa bultzatzea eta, horrez gain, ikasleen arteko lankidetza indartzea.

  4. Materialak proposamen didaktiko irekiak izatea: irakasleek moldatzeko modukoak izatea, beren programazio eta unitate didaktikoetan.

  5. Ebaluazioaren garrantzia agerikoa izatea eta, beraz, ikaslea ebaluatzeko moduak proposatzea; betiere konpetentzien garapena kontuan harturik (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...).

  6. Motibatzailea eta atsegina izatea: ikasleen adina, testuingurua, interesak, etab. kontuan hartzea.

  7. Inklusibitatea eta ikasleen aniztasuna kontuan hartzea (gaitasun diferentea duten ikasleen beharretara egokitzeko aukerak ematea eta askotariko errealitateak kontuan izatea).

  8. Multimedia elementuen arteko barne kohesio egokia izatea: integrazio- eta sinkronizazio- maila egokia izatea, mezu orokorra ondo ulertu eta bereganatu ahal izateko.

  9. Internet sareko doako zerbitzuen eta tresnen erabilera bultzatzea: edukiak eta baliabideak sarean partekatzeko proposamenak egitea; sareko parte-hartze proiektuetan ekarpenak egitea; komunitate birtualetan eta sare sozialetan parte hartzea bideratzea.

  10. Eskubide irekiak (Creative Commons) dituzten elementuak erabiltzea.

  1. Deialdira aurkezten diren proiektuak bi multzotan banatuko dira: batetik, Creative Commons Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin 3.0 Espainia (CC BY-NC-SA 3.0) edo Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 Espainia (CC BY-SA 3.0) lizentziapean egitekoak diren ikasmaterialak eta, bestetik, produkzio-etxeen jabetzakoak izango direnak. Aurrekontuaren % 40 (80.000 euro) produkzio-etxeen jabetzako materialgintzarako izango da eta % 60 (120.000 euro) Creative Commons lizentziapean egindako ikasmaterialentzat. Halere, multzo batean aurreikusitako diru-kopuru osoa esleitzen ez bada, soberakina beste multzora pasatuko da.

  1. Deialdiaren kudeaketa-organoa arduratuko da eskatzailea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharretan egunean dagoela ziurtatzeaz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen Testu Bategina Onartzen duenak, arautzen duen bezala. Kudeaketa-organoak ez du eskatzailearen baimenik beharko datu horiek ziurtatzeko.

  2. Zergak Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunean ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan, ordea, aurkeztu egin beharko da zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria.

  1. Halaber, zigor-edo administrazio-arloko zigorra jaso duten eta, horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean dauden pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

  1. Eskabideak aurkezteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta 2017ko irailaren 15ean amaituko da.

  2. Eskabidea modu elektronikoan egin behar da, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2017/eima-2-0/y22-izapide/eu

  3. Eskabide bana aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, nahiz eta proiektu horrek ikastunitate bat baino gehiago landu.

  4. Tramiteak egiteko azalpenak, eskabide-orriak eta gainontzeko agiriak Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo dira eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2017/eima-2-0/y22-izapide/eu

  5. Eskabidea egin ondoreneko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean egingo dira:http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

  6. Prozedura elektronikoa honako legeriak araututa dago: Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Telekomunikazioko zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Erabakiak (E-Administrazioarentzat-Platea-Plataforma teknologikoa onartu zuena).

  7. Eskabideak aurkezteak, deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

  1. Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.

  2. Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.

  3. Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako ezaugarri bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.

  4. Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-edo administrazio-arloko zigorrik eta ez dagoela laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekua barne.

  5. Beste edozein administraziori, erakunde publikori edo pribaturi helburu bererako eskatutako edo haiengandik jasotako diru-laguntzen, laguntzen, sarreren edo baliabideen berri eman duela eskabide-orrian.

  6. Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  7. Ez dela krisian dagoen enpresa, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).

  8. Ebazpena hartzerakoan kontuan izandako ezaugarriren bat aldatuz gero, horren berri dagokion tokian emateko konpromisoa hartzen duela.

  1. Proiektuaren dokumentazioa.

    1. Aurkeztu nahi den proiektu bakoitzeko «Proiektuaren txostena» deritzon inprimakia bete beharko da. Inprimaki hori egoitza elektronikoan egongo da eskuragai, eta proiektuaren gaineko alderdi didaktikoen, teknikoen eta ekonomikoen datuak emango dira bertan. Proiektuaren gaineko txostena egiteko kontuan izan I. eranskinak jasotzen dituen balorazio-irizpideak.

    2. Ikasmaterialaren demoa ere aurkeztuko da URL helbide batean (Proiektuaren txostenean bertan zehaztu) eta, formatu itxian, fitxategi konprimituan. Aurkezten den ikasmateriala amaituta badago, URL-a bidalita nahikoa izango da. Demorik gabe aurkezten diren proiektuak ez dira onartuko, euskaraz aurkezten ez diren demoak ere ez.

      4.2. artikuluak dioen bezala, ikasmaterialaren alderdi didaktiko-pedagogikoa egingo dutenek Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren araberako euskarazko C1 maila dutela ziurtatu beharko dute. Proiektuaren txostenean, talde didaktiko-pedagogikoaren datuen atalean, zehaztu beharko da partaide bakoitzak zein agiri duen eta agirien kopia kotejatuak aurkeztu beharko dira. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, dagokion atalean, konprobazio lanak egiteko.

      Deialdiaren kudeaketa-organoak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan ematen diren agirien konprobazio-lanak egin ditzake. Bi komunitate horietatik kanpora emandako agiriren bat baldin badute, kopia kotejatua aurkeztu beharko dute, ezinbestean.

  2. Entitatearen dokumentazioa.

    1. Eskabidea egiteko entitatearen txartela erabiltzen bada, ez da agiririk aurkeztu beharko.

    2. Eskabidea ordezkariren batek egiten badu, ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dira: sortzearen akta edo eskritura, estatutuak, ordezkari legalaren izendapena eta IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren) kopia.

      Aurkezten diren dokumentuak kopiak baldin badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.

    3. Eskatzailea elkarte, fundazio edo kooperatiba bat bada eta Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Orokorraren Erregistroan izena emanda badago, ez du b) puntuan eskatzen den agiririk aurkeztu beharko. Horretarako eskatzaileak berariazko baimena eman beharko du eskabide-orrian, dagokion atalean, Administrazioak konprobazio-lanak egin ditzan.

    4. Zergak Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunean ordaintzen dituzten produktoreen kasuan, zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  1. Halaber, 26.2 artikuluan aipatutako agiriak, d) puntukoa salbu, lehendik bidaliak badira EAEko Administrazio orokorrera, eskatzaileak ez ditu agiri horiek berriro aurkeztu behar izango, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 28. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, dagokion atalean, eta dokumentu horiek noiz eta zein deialditarako (Saila, Zuzendaritza, programa) aurkeztu zituen argi adierazi, Administrazioak konprobazio-lanak egin ditzan.

Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  1. Aipatutako Ebazpen-batzordearen partaideak honako hauek dira:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.

    Euskara Zerbitzuaren burua.

    Sailaren Laguntza-zerbitzuetako IKT-arduraduna.

    EIMA 2.0-ko teknikaria, batzordearen idazkari.

  2. Batzorde honen aholkulari gisa, alorrean alorreko adituak hartuko dira kontuan. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuko ditu horiek.

  1. Ebazpen-batzordearen proposamena ikusiz laguntza-deialdi honen ebazpena egingo du Hezkuntzako sailburuordeak, proiektu bakoitzari dagokion laguntza zehatza esleituz.

  2. Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da Ebazpena. Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina. Hona hemen iragarki- taularako lotura: https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/

    Aurrekoari kalterik egin gabe, organo kudeatzaileak interesdunei egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkiete, SMS mezu edo posta elektronikoaren bitartez. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

  3. Diru-laguntzaren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita hamar (10) egun naturaleko epean esleitutako diru-laguntzari idatziz berariazko ukoa egiten ez badiote onuradunek kudeaketa organoari, esleitutako diru-laguntza onartutzat joko da.

  4. Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako Ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, Ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntzako sailburuaren aurrean.

  5. Hartu beharreko Ebazpenaren jakinarazpenik egiten ez bada artikulu honen 3. puntuan esandako epean, ezezko erantzuna bailitzan hartu ahal izango da isiltasuna.

  1. Berariazko Jarraipen-batzordea arduratuko da deialdi honen harian diru-laguntza aginduta duten proiektuen jarraipena egiteaz, laguntza agindu eta, proiektua burutu ondoren, azken ordainketa egin arte.

  2. Jarraipen-batzordearen partaideak honako hauek dira:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.

    Euskara Zerbitzuaren burua.

    EIMA 2.0-ko teknikaria, idazkari.

  3. Jarraipen-lanaren inguruan sortutako gertakarien onarpena ere Jarraipen-batzordearen esku geratzen da.

  4. Berari dagokio, orobat, hasieran agindutako laguntzan murrizketarik egiteko motiborik dagoen aztertzea eta, laguntza-onuradunari entzunaldia eskaini ondoren, Hezkuntzako sailburuordeari hartarako proposamena egitea.

  5. Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.

  1. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko hirugarrenen erregistroan alta emanda egon behar du laguntza-jasotzaileak, laguntza jaso ahal izateko. Alta emateko edota aurretik erregistratutako kontu-zenbakia aldatzeko, lotura honetan dagoen agiria bete beharko du eta aurrez aurre edo bide elektronikoz aurkeztu: https://www.euskadi.eus/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html

  1. Bere ezaugarrien araberako onespen-azterketa desberdinak gainditu beharko ditu ikasmaterial batek Sailaren onespena jaso ahal izateko: trataera didaktikoaren onespen-azterketa, hizkuntzaren onespen-azterketa eta teknikazko onespen-azterketa.

  2. Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek kasuan kasuko onespen-azterketak gainditu izanaren berri ematen duen esaldi hau eramango dute gida didaktikoan: «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du», onespena jaso duen datarekin.

  3. Onespen-azterketak egiteko, ikasmaterialaren kopia bat (gida didaktikoa barne) aurkeztuko da .doc edo .odt formatuan eta ikasmaterialaren onespena eskatzeko agiria, behar bezala beteta. Ikasmateriala dagoen interneteko helbidea (URL-a) onespena eskatzeko agirian bertan zehaztu beharko da.

  4. Onespena eskatzeko agiria Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2017/eima-2-0/y22-izapide/eu/

Horrekin batera, honako dokumentuok aurkeztu beharko dira, bi kasuetan, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren (http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak) bidez:

  1. Arduradunaren zinpeko aitormena, laguntza-deialdi honen bidez jasotako diru-kopuru osoa eskabide-orrian zehaztutako proiektua produzitzeko erabili dela ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz.

  2. Amaiera-memoria izeneko dokumentua, garatu diren lanak zehaztuz.

    Egindako gastuen egiaztagiria, behar bezala xehatua, jatorrizko faktura edo kopia konpultsatuekin eta dagozkien ziurtagiriekin batera, bai eta egindako gastu bakoitzaren ordainketa-egiaztagiriekin ere.

    Amaiera-memoria izeneko inprimakia Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2017/eima-2-0/y22-izapide/eu/

  3. Ikasmateriala gutxienez bost urtez interneten eskuragarri egongo dela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, eskatzaileak izenpetuta (jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan).

  4. Interneteko helbidea eta beharrezko klabeak jasotzen dituen idazki ziurtatua (jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan).

  5. Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera fitxa, behar bezala beteta.

    Inprimaki hori Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2017/eima-2-0/y22-izapide/eu/

  6. Zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria, zergak Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunean ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan.

    Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.

    1. Ikasmaterialak onespena lortu eta hilabete bateko (1) epean ikasmaterialaren behin betiko bertsioa eta deialdian eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesatuari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera, eta agindutako diru-laguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak.

  1. Behin betiko bertsioaren egiaztapenak egin ondoren Agindu honetan ezarritako baldintzen arabera ikasmateriala onartzen ez bada, egin beharreko aldaketak idatziz bidaliko ditu Hezkuntza Sailburuordetzak, epe jakin batean eta dagozkion aldaketak proposatuz. Azterketa gaindituz gero, artikulu honen 1. puntuan adierazitako eran jokatuko da. Gainditzen ez baldin badu, ordea, Hezkuntza Sailburuordetzak ukatu egingo du agindutako laguntza, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera, eta agindutako diru-laguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan bueltatu beharko du eskatzaileak.

Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Laguntza programa hau Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 26ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, zenbait diru laguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen dituena, Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia).

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzien Salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik