Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko azaroaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako agindu honetako hutsak: Agindua, 2017ko urriaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5524
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/03
  • Argitaratze-data: 2017/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Osasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 4ko Aginduaren bidez, Osasun Saileko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dira. Bada, agindu horren testuan, hainbat huts egin dira datu pertsonalen zenbait fitxategiren ardura duten saileko organoak zehazteko orduan. Izan ere, testua ez dator bat apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuan ezarritako eskumen-banaketarekin (dekretu horren bidez, Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen da). Hala, 7.k) artikuluak dioenez, Osasuneko sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari dagokio herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan dituzten iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea (ordura arte, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzari zegokion ardura hori).

Bestalde, 9.1.v) artikuluaren arabera, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio Minbiziaren Erregistroa planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta garatzea. Aurreko arauan, ordea, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren eginkizuna zen.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasun Saileko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 2017ko urrriaren 4ko Aginduan (2017ko urriaren 20ko EHAA, 201. zk.). Hori dela eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko testuan, 42/72 (2017/5035) orrialdean, 3.5 fitxategian (Sistema de Atención a la clientela), h) letran (Órgano responsable del fichero) eta i) letran (El servicio donde se pueden ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación u oposición), honela dio: «Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias»; baina honela esan behar du: «Dirección del Gabinete del Consejero o Consejera de Salud».

Era berean, euskarazko testuan, 71/41 (2017/5035) orrialdean, 3.5 fitxategian (Bezeroen arretarako sistema), h) letran (Fitxategiaren ardura duen organoa) eta i) letran (Datuetara heltzeko nahiz datuak zuzentzeko, deuseztatzeko zein aurka egiteko eskubideaz baliatzeko zerbitzua), honela dio: «Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko»; baina honela esan behar du: «Osasuneko sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza».

Gaztelaniazko testuan, 65/72 eta 66/72 (2017/5035) orrialdeetan, 6.10 fitxategian (Registro de Cáncer de Euskadi), h) letran (Órgano responsable del fichero) eta i) letran (El servicio donde se pueden ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación u oposición), honela dio: «Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias»; baina honela esan behar du: «Dirección Salud Pública y Adicciones».

Era berean, euskarazko testuan, 71/65 (2017/5035) orrialdean, 6.10 fitxategian (Minbiziaren Euskal Erregistroa), h) letran (Fitxategiaren ardura duen organoa) eta i) letran (Datuetara heltzeko nahiz datuak zuzentzeko, deuseztatzeko zein aurka egiteko eskubideaz baliatzeko zerbitzua), honela dio: «Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza»; baina honela esan behar du: «Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza».

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 3a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.