Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko apirilaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako udalerrian (Bizkaia) kirol- irakaskuntzako ikastetxe baimendu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/26
  • Argitaratze-data: 2017/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«By Sport Event Design Quatro, S.L.» entitatearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Leioako udalerrian (Bizkaia) futbol-modalitateko eta saskibaloi-modalitateko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Urriaren 24ko 1367/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretua, futbol eta areto-futboleko espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onartu eta irakaskuntza horiek egiteko sarbide-probak eta -baldintzak arautzen dituena (martxoaren 29ko BOE); ekainaren 29ko 129/2004 Dekretua, futbol eta areto-futboleko espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluei dagozkien curriculumak ezartzen dituena (abenduaren 2ko EHAA); urriaren 30eko 980/2015 Errege Dekretua, saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena, eta atletismoko kirol-teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak eta sarbide-baldintzak ezartzen dituen irailaren 6ko 669/2013 Errege Dekretua aldatzen duena (azaroaren 25eko BOE); urriaren 30eko 982/2015 Errege Dekretua, saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion oinarrizko curriculuma eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (azaroaren 26ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48019341.

Izen generikoa: kirol-irakaskuntzako ikastetxe baimendua.

Izen espezifikoa: «By Sport Formación Deportiva».

Titularra: By Sport Event Design Quatro, S.L.

Helbidea: Sarriena auzoa, 173.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Kirol-irakaskuntzak:

Modalitatea: Futbola: Espezialitatea: Futbola:

Erdi-maila: talde 1, 20 ikaspostuko edukierakoa.

Goi-maila: talde 1, 20 ikaspostuko edukierakoa.

Modalitatea: Saskibaloia: Espezialitatea: Saskibaloia:

Erdi-maila: talde 1, 20 ikaspostuko edukierakoa.

Goi-maila: talde 1, 20 ikaspostuko edukierakoa.

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik