Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko abenduaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Fundación Jayroa Hermanos» fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 125
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/18
  • Argitaratze-data: 2018/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Fundación Jayroa Hermanos» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2017ko azaroaren 15ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskari bat sartu zen, Bilboko «Fundación Jayroa Hermanos» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko; fundazio hori mortis causa sortu zuten María Rosario Olaran Arandia andreak eta Jose Antonio Olaran Arandia jaunak. Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak, 2017ko azaroaren 28an eta abenduaren 12an, aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Hirugarrena. Fundazioaren estatutuen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioak xede hauek ditu:

  1. Gizarte-ekintzako eta garapenerako lankidetzako proiektuetan laguntzea edota horiek finantzatu eta sustatzea, bereziki biztanleria-sektore kalteberenetan.

    Kulturaren, prestakuntzaren edo pentsamendu-sorreraren arloko proiektuetan laguntzea edota horiek finantzatu eta sustatzea, bereziki haur eta gazteengan.

  2. Laguntza soziosanitarioko proiektuetan lankidetzan aritzea edota horiek finantzatu eta sustatzea, batez ere hirugarren adinekoei begira.

  3. Fede katolikoaren zabalkundea sustatzea, fede katolikoa zabaltzeko proiektuak finantzatuz edo horietan lankidetzan arituz.

    Laugarrena. Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Rodríguez Arias kalea 23, 3. solairua, 6. bulegoa), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

    Bosgarrena. Fundazioaren hasierako zuzkidura Bilboko Rodríguez Arias kaleko 23. zenbakian (3. solairua, 6. bulegoa) dagoen higiezinak osatzen du. Zerga-ondorioetarako, higiezin horrek 160.573 euroko balioa du, aurkeztutako eskritura publikoan jasota dagoenez.

    Seigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatu, administratu eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

    Zazpigarrena. Fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, Patronatuko hasierako kideak hauek izango dira:

    Lehendakaria: Iñigo Celestino Merino Álvarez jauna.

    Lehendakariordea: Jon Elizalde Sancha jauna.

    Bokala: María Izquierdo Zaldua andrea.

    Idazkaria (ez-patronoa): Gaizka Solas Marquinez jauna.

    Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena. Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 7.etik 12.erako eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

Lehenengoa. Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea egun honetan eta F-430 erregistro-zenbakiarekin: Bilboko (Bizkaia) «Fundación Jayroa Hermanos» fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Kide horiek zazpigarren aurrekarian agertzen dira, eta denek ere espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2017ko azaroaren 15ean Raquel Ruiz Torres notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo zk.: 1.457). Eskritura hori zuzendu egin zuen 2017ko azaroaren 17an eginiko notario-eginbideak.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik