Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko abenduaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko antzoki Sarearen dantza-zirkuituan parte hartzen duten dantza-konpainientzako diru-laguntzak arautzen eta haietarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5637
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/28
  • Argitaratze-data: 2016/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila, dekretu honen beraren 14. artikuluan aipatua, lehengo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren baitako Hizkuntza Politikako eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailburuordetzen organo eta unitateek osatuko dute, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarrian. Organo eta unitate horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitu zizkion apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuak, Sailaren egitura organikoa ezarri eta arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundearen gainekoak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitu zizkionak.

Zuzendaritza horren iritziz, egokia da dantza sustatzeko bide bat ezartzea, SAREA dantza-zirkuituan parte hartzen duten dantza-konpainiei diru-laguntzak emanez. Dantza-ikuskizunen programazioa sustatuz, aurrerapausoak eman nahi dira sektore horren profesionalizazioan eta, gainera, herritar guztiei bermatu kalitateko kultura-eskaintza eskuragarri eta kalitatekoa.

Ondorioz, hau

Agindu honen xedea da Sarea dantza-zirkuitua 2017an garatzeko diru-laguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

  1. Laguntza hauek eskatzea izango dute Sarearen antzokien programazioetan ikuskizunen bat emanez parte hartzen duten dantza-konpainiek. Ikuskizunak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako dantza-zirkuituan sartutako antzokietan eman behar dira, betiere. Dantza-zirkuituaren antzokien zerrenda osoa I. eranskinean dago jasota.

  2. Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea. Gainera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion epigrafean alta emanda egon behar dute pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskaera aurkezten duten unean.

    Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartu baitzen. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, baina, kasu honetan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

  3. Diru-laguntza horiek emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Diru-laguntza horiek emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako diru-laguntzak itzultzea, baldin eta itzulketa-prozeduraren bukaeran hala eskatzen duen ebazpena ematen bada.

  4. Ezingo dute deialdian diru-laguntzarik jaso laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik dutenek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekuren bat dutenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  5. Halaber, pertsona edo entitate onuradunek, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Diru-laguntza hauetarako, guztira, 140.000 euro erabiliko dira.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzea.

  1. Eskaerak aurkezteko epea agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da.

  2. Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

    Aurrez aurre: eskabideak, Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean aurkeztu ahal izango dira.

    Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, euskadi.eus gunean artikulu honetako 4. atalean adierazitako helbidean.

    Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero presentziala edo elektronikoa, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

  3. Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

  4. Eskaerak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/dantza_zirkuitua/y22-izapide/eu/

    Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

  5. Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

  6. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

  1. Eskatzaileari buruzko agiriak.

    1. Pertsona juridikoen kasuan:

      Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko agiria.

    2. Pertsona juridikoen kasuan:

      Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.

      Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

  2. Proiektuari buruzko dokumentazioa.

    1. euskadi.eus-en eskuragarri dagoen inprimakia, aurkeztutako emanaldiei buruzko datuak behar bezala adierazita.

    2. Dantza-zirkuituko antzokiak kudeatzen dituen erakundeetakoren batekin kontratatutako emanaldien kostua egiaztatzeko, kontratuak, aurrekontratuak, hitzezko kontratuak edo zuzenbidean balioa duen beste edozein betebehar-dokumentu aurkeztu behar da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eskaerarekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraziko du pertsona edo erakunde eskatzaileak, eta diru-laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.

Eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

  1. Emanaldi bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, aurkeztutako programan bildutako ikuskizunen kaxeten gainean honako ehuneko hauek aplikatuko dira, BEZa barne. Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiak: gehienez, ordainsariaren % 55; nolanahi ere, emanaldi bakoitzeko ez dira 2.500 euro baino gehiago emango.

    2. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainiak: gehienez, ordainsariaren % 40, betiere dantza-zirkuituan egindako emanaldi-kopuruaren arabera; nolanahi ere, emanaldi bakoitzeko ez dira 3.000 euro baino gehiago emango.

      Zirkuituan, emanaldi bakarra: ordainsariaren % 30.

      Zirkuituan, bi emanaldi: ordainsariaren % 35.

      Zirkuituan, hiru emanaldi edo gehiago: ordainsariaren % 40.

  2. Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada, laguntzak hainbanatuko dira, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideen arabera eskabide bakoitzari dagokion diru-laguntza oinarri hartuta.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena ematea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egindako txostena ikusita.

  2. Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122. artikuluei jarraikiz.

  3. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  4. Prozedura ebazteko eta ebazpena interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Gainfinantzaketarik badago, aldiz, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan gauzatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badiote proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

  3. Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.

  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.

  5. Halaber, onuradunek, azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 14. artikuluan jasotako betebeharrak izango dituzte.

  1. Agindu honen kargura esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

    1. Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren eta 12.a artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.

    2. Laguntzaren gainerako % 25a, berriz, diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak aurkeztu ondoren. Fakturak aurkezteko epea hiru hilabete izango da, diruz lagundutako jarduera bukatzen den egunetik hasita.

      Diru-laguntzaren zenbatekoak eta antzoki kontratugileak emandako zenbatekoak, biek batera, ezingo dute gainditu alderdiek emanaldirako izenpetutako kontratuan ezarritako zenbatekoa.

  2. Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

    Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

    Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dituzte, http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak gunean.

  3. Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

  4. Justifikazioak aurrez aurre nahiz bide elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude euskadi.eus egoitza elektronikoan, agindu honetako 5.4 artikuluan zehaztutako helbidean.

  1. Baldintzak bete ez direla joko da honako kasu hauetan:

    1. Jasotako diru-laguntzak, osorik zein partez, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    4. Diru-laguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez konplitzea.

  2. Horrelako ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

Interesdunek eskabideetan emandako datuak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren titulartasuneko fitxategi batean sartuko dira, hala ezarritako baitago Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan. Fitxategiak «Kultura sortzeko eta hedatzeko laguntzak eta diru-laguntzak» du izena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 2ko Aginduaren bidez araututa dago eta haren xedea da laguntza-espedienteak kudeatzea. Datuak Babesteko Euskal Bulegoari lehendik eman zaio fitxategi horren berri, eta datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezko diren segurtasun-neurriak ditu; datu horiek ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legez agindutako kasuetan izan ezik.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudiarekin bat etorriz, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez baliatu ahalko da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak ere aztertu eta egiaztatu ahalko ditu emandako datuak, laguntzak zuzen esleitzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko diren gastu-espedienteen aurreratutako tramitazioa araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebazteko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da 2017. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.