Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko abenduaren 19koa, Hezkuntza sailburuarena, Balmasedako (Bizkaia) «Zubi-Zaharra Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 349
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/19
  • Argitaratze-data: 2017/01/20

Testu legala

Balmasedako (Bizkaia) «Zubi-Zaharra Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu prestakuntza-espazioak birbanatzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateen kopurua handitzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateen kopurua gutxitzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48007983.

Izen espezifikoa: «Zubi-Zaharra Ikastola».

Titularra: Zubi-Zaharra Ikastola kooperatiba-sozietatea.

Helbidea: Aldapa kalea 56.

Udalerria: Balmaseda.

Lurralde historikoa: Bizkaia..

Baimena:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 unitate gehitzea, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate 1 kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

unitate 1 urtebetez azpiko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat: unitate bat 18 ikaspostukoa eta bestea 15 ikaspostukoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 138 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, 180 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 2 ikasgela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik