6. Euskadiko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoa.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoa (BSPE) 2010-2014 delakoa funtsezko pieza bat da gizartean eragin nahi den kultura-aldaketan. Aldaketa hori bide-segurtasuna ahalik eta gehien bultzatzera eta mugikortasun iraunkor eta seguruagoa lortzen laguntzera zuzenduta dago, esku hartzen duten eragileen integrazioa eta koordinazioa erraztuz eta sustatuz.

Partekatutako ikuspegia den heinean, koordinatutako lan-dinamika bultzatu eta sortu behar du. Horretan, agente guztiak izango dira erantzule. Helburu nagusitzat hauek finkatu dira:

  • Errepidean hildakoen kopurua murriztea: beste herrialde batzuetan “zero ikuspegia” deitu izan duten horrekin bat eginez, onartu da biktima bakar bat gehiegizkoa dela.
  • Arrisku-taldeka istripuen kopurua murriztea: gure istripu kopurua, gidatzerakoan dugun portaera, oinezkoena eta ibilgailu motak aztertzeak, besteak beste, arrisku taldeak identifikatzeko balio behar du, prebentzio-jardueretan talde horiei lehentasuna emanda istripuak murrizteko eta, horren ondorioz, biktima-kopurua urritzeko.
  • Mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzea Euskadin: euskal gizartean kultura-aldaketa baten alde egin behar da, horren bidez arrisku-murrizketa ibilgailu pribatuan egindako leku-aldaketa ez premiazkoak murriztearekin lotzeko; hau da, gizartea kontzientziatu behar da istripu-tasa zuzenean lotuta dagoela egindako lekualdaketa-kopuruarekin eta horien motarekin. Pertsonei ahalik eta kalte txikiena egingo diegun moduan mugitzea eta, aldi berean, ingurumena babesteko ekarpena egitea; horra ikuspegi hori lortzeak dakarrena.

Aurrekariak

Euskadiko bide-segurtasunerako plan estrategikoa Herrizaingo sailburuak iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean legegintzaldi honetako kudeaketaren ildo nagusiak azaltzeko egindako agerraldian, 2009ko ekainaren 9an. Bide-segurtasunari dagokionez, helburu hauek aipatu zituen : “Ahal bezain beste gerturatzea zero hildakoen xedera”, eta “trafiko-butxaketen eta gure bide nagusien saturazioaren arazoei” aurre egitea.

Helburu horiek lortzeko neurri hauek sendotuko zirela iragarri zuen, besteak beste: “Ikuskapena eta kontrola gure errepideetan, alkoholemia- eta abiadura-kontrolak eta segurtasun-uhala erabiltzen dela bermatzeko neurriak”. Baita beste neurri hauek hobetzea ere: “administrazio publikoen arteko koordinazioa, trafikoko sistema adimendunak sustatzea eta teknologia berrienak aplikatzea gure errepide-sarean”.

BSEP 2010-2014 berriak BSEP 2007-2010ak jasotako helburuak hartu ditu erreferentzia eta pizgarri modura. Azken horrek emaitza positiboak lortu ditu trafiko istripuetan hildako pertsona-kopurua murrizteari dagokionez. Plan ohiaren lan-mahaietan, beheko hauek zehaztu zituzten hobetzeko eremu nagusi gisa:

  • Koordinazioa bide-segurtasunean esku hartzen duten administrazio eta gizarte-eragileen artean.
  • Bideetako segurtasun ezaren arrazoi nagusiak ezagutu eta zehaztera zuzendutako ikerketa.
  • Informazioa biltzea, hura aztertzea eta istripu-estatistikak ateratzea, estatuko eta Europako estatistikekin bateragarriak izango diren parametro eta adierazleen arabera.
  • Istripuei arreta emateko jarduera-prozesu eta -protokoloetan prozesuen mapa eraginkorra sartzea esku hartzen duten eragileentzat, eta bideak erabiltzen dituzten pertsonentzako jardunbide-protokolo erraz bat hedatzea, istripu batek beste istripu bat eragitea saihestera zuzenduta.
  • Halaber, "Bide Segurtasunaren Gutun Europarra” agirian jasotako bide segurtasuneko eta garraioko helburu europarretara egokitze aldera lan egin nahi da. Gutun hori Europako Batzordeak bultzatutakoa izan da.

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Lehentasunez Herrizaingo Sailak, eta haren baitan baita Trafiko Zuzendaritzak ere (Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuko 11. artikulua).

Plana indarra jartzeko orduan egokia litzateke beste sail batzuekin lankidetzan aritzea.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

BSEPeko metodologiaren funtsezko elementua den heinean, erakundeen eta gizarteen ikuspegi partekatua eta parte-hartze aktiboa bultzatuko dira bide-segurtasunean. Horretarako, hurrengoak erabiliko dira:

  • BSEPeko proposamenak aurkeztea eragileei, eta horien ikuspegiak eta konpromisoak sartzea.
  • Lankidetza-hitzarmenak bultzatzea BSEPean parte hartzen duten eragileekin.
  • Herritarrek parte hartzen duten foroak garatzea.
  • Eskoletan lehiaketak sustatzea, bide-segurtasuna hobetzeko ideiak sortze aldera.
  • ETKZa jendeari irekitzea.
  • Herritarrekin parte hartzeko bideak bultzatzea Internet bidez (iradokizunen postontzia, blogak, gizarte sareak...).
  • Herritarrek hiri-esparruko mugikortasun seguruari buruzko kanpainetan (ikastetxeetan, hirugarren adinekoekin...) parte har dezaten sustatzea.
  • Biktimen elkarteekin lankidetzan aritzea, haien eskaerak artatu eta ulertzeko.
  • Bide publikoen egoerari buruzko informatzaile-sare bat sortzea.
  • Bide-segurtasunaren aldeko itun bat sortzea hedabideekin.
  • Internet bidez, iradokizunetarako eta komunikaziorako bide bat sortzea, horren bitartez estatistikak, azterlanak eta BSEPa bera egiteko.
  • Enpresetan bide-segurtasuna sustatzea.
  • Erabiltzaileek proposatutako iradokizun eta gomendioen jarraipena egitea.

Eraginak

Antolamenduan eragina

BSEPa ezartzerakoan, hurrengo lan-mailak aurreikusi dira:

  • Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea: BSEPak behar bezala funtzionatzen duela zainduko du, hura betetzen dela zaindu eta Urteko Kudeaketa Planetan jasotako ekintzen garapenarekin lortu diren emaitzak aztertuz.
  • BSEParen presidentzia.
  • Zuzendaritza Kontseilua: Estrategia Planaren kudeaketatik gertuen dagoen koordinazio-, aholkularitza- eta kontrol-organoa da.
  • Planaren kudeatzailea: Estrategia Plana kudeatu eta ezartzeko organoa.
  • Lan-taldeak: Ikerketa eta Teknologia, Barne Hedapena eta Kanpo Komunikazioa.
  • Esku hartzen duten eragileak.
Aurrekontu eta finantzetan eragina

BSEPean aurreikusitako jarduerak betetzen direla bermatzeko, konpromiso hauek hartuko dira:

  • Urteko Kudeaketa Plan bakoitzean onetsitako ekintza bakoitzarentzat berariazko aurrekontua esleitzea.
  • Babesleen kudeaketa modu proaktiboan egitea, erakundeen eta enpresen sektore ezberdinekin ekimenak eta lankidetzako proiektuak garatu eta bultzatzera zuzenduta.
Beste jardueretan eragina

Herrizaingo Sailaren barruan, ezinbestekoa da Ertzaintzaren lankidetza edukitzea, Saileko beste Zuzendaritza batzuen laguntzarekin batera.

Eusko Jaurlaritzaren barruan, beheko sail hauekin lankidetzan aritzea aurreikusi da:

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (bide-hezkuntza)
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetarako Saila (garraio publikoa bultzatu)
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (garapen iraunkorra)
  • Kultura Saila (gaztedia, eta EITBrekin egindako erakunde-kanpainak, sail horri atxikita baitago)
  • Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.
  • Osasun eta Kontsumo Saila.
Erakunde harremanetan eragina

Ezinbestekoa da foru aldundien lankidetza eskuratzea, eta baita udalena ere, hiru hiriburuetakoa batez ere. Lankidetza hori inguruko lurraldeetan trafiko-erantzukizuna duten gainerako agintariei ere zabaltzen zaie.

  • Erakunde-harremanak beste administrazio batzuekin koordinatutako kudeaketa-planen bitartez diseinatuko dira.
  • Erakundeen eremutik harago, sektoreko enpresa eta elkarteen lankidetza ere beharko da.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2014
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnostikoa eta esparru estrategikoa2009/10/302010/01/01Bukatuta
Plana prestatzea2010/01/012010/07/01Bukatuta
Plana onartzea2010/07/022010/07/15Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Plana garatzea2010/01/012014/12/31Aribidean
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2015/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05