45. Jardun klinikoaren segurtasuna hobetzea

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Gaixoaren segurtasunarekin lotutako gertakari bat da, definizioz, gaixo bati behar ez zen kaltea sortu dion edo sortu ahal izan dion gertaera edo inguruabarra.

Gertaera kaltegarri bat, berriz, gaixoari kaltea sortu dion (kaltetzat jotzen da egituraren eta funtzionaltasunaren aldetik gertatzen den nahasmendu oro edota hartatik erator daitekeen edozein eragin kaltegarri) eta osasun laguntzatik datorren gertaera da, osasun-tratamendua jasotzen duen pertsonaren hasierako gaixotasunak sorturikoa izan beharrean.

Hala, bada, gaixoen % 9,3k (% 8,4koa ospitaleratzearen eremua soilik aintzat hartuz gero) jasan zuten osasun-laguntzarekin lotutako gertaera kaltegarriren bat.

Gertaera kaltegarri horietatik, % 45 “kalte arin” gisa sailkatu zituzten, % 39 “neurri bateko kalte” gisa eta % 16 “kalte larri” gisa.

Horregatik, helburu orokorra 10.000 kasutan murriztea da gaixoaren segurtasunari uztartutako gertakari kaltegarrien kopurua, neurri bateko kaltea edo kalte larria sortzen dutenak, zehazki, saihesgarritzat jotzen diren horien artean. Lehen fasean, berriz, gertaera kaltegarriak murrizteko kanpaina osoaren helburu gisa jarritako kopuruaren % 20 murriztu nahi da.

Hona hemen ekimenaren bigarren mailako beste helburu batzuk:

  • Aldaketa kulturala eragitea erakundeen eta profesionalen segurtasun klinikoan. Sentsibilizazioaren, prestakuntzaren, gertaerak jakinarazteko sistemaren eta arriskuak kudeatzeko tresnen helmena zabaltzea.
  • Haurdunaldi eta erditzeetako gertaera kaltegarriei aurre hartzea (Euskadi+09 proiektua).
  • Segurtasun klinikoari buruzko ikerketa-ildoa hastea BIOrekin lankidetzan.

Aurrekariak

Espainian, Osasun eta Kontsumo Ministerioko Kalitate Agentziak garatu zuen 2005ean “Ospitaleratzeari uztartutako gertaera kaltegarriei buruzko azterlan nazionala” (ENEAS azterlana). Hogeita lau ospitale aztertu ziren; 5624 gaixo eta 42.714 ospitaleko egonaldi, zehazki. San Eloy Ospitaleak ere parte hartu zuen ikerketan, Osakidetza sarearen ordezkari gisa.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo sailburuak beharrezkotzat jo zuen IX. Legegintzaldian zehar bere sailak garatuko zuen programa azaltzeko Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean Egindako agerraldian, egungo arreta-eredua lehen mailako eta komunitateko (bizitokian) arretaren eredu alternatiboetara bideratzea, teknologia berrien laguntzaz baliatuta.

Saila

Osasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Osasuna eta Kontsumoa

Eraginak

Antolamenduan eragina

Kudeaketari dagokionez, praktika klinikoa nahiz nork bere burua zaintzea errazteko eta hobetzeko teknologiak garatzea aurreikusi da. Halaber, 2010eko lehen seihilabetekoan abiarazi nahi da Euskal Autonomia Erkidegoko historia kliniko bakar eta elektronikoa, lehen mailako arretako egungo historia klinikoa, Osabide AP eta Osabideren espezializatutako historia hasiberria bateratuz.

Proiektuak ez du eragingo, ordea, Administrazio Orokorraren ez eta bere sektore publikoaren antolamendu-egituran; aldiz, zuzenean eragingo dio kudeaketa-esparruari.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Zenbatetsitako aurrekontua, guztira: 1.700.000€

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/10/01Bukatuta
Garapen-aldia2010/10/012013/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/06/30

Ebaluazioaren laburpena

Kanpaina 2010eko urrian hasi zen ofizialki. 2011ko urtarrila eta otsaila bitartean bilerak antolatu dira Kanpainaren koordinatzaileekin eta esku-hartzeko ildoen koordinatzaileekin, neurriak abiarazi izanaren berri izateko.

Une honetan EPIDEA ikerketa (zeharkakoa) abiarazi da, Osakidetza sareko ospitaleetako gertakari kaltegarriek zein maiztasun eta eragin duten jakiteko. Lehen mailako arretan antzeko zeharkako ikerketa bat egitea aurreikusita dago, ekainean.

Abian da, orobat, ildoetan jasotako jardueren lehenengo ebaluazioa. Gainera, ekainean lantaldeak berriro bildu eta kirurgia seguruari buruzko jardunaldi berezi bat antolatzea aurreikusita dago.

Haurdunaldietan segurtasuna hobetzeari dagokionez: Haurdunaldi Txartela aplikazioa garatu da, eta ospitalearen alorraren garapena bukatzen ari dira orain (Osabide Globalaren garapenari lotuta). Proiektu pilotua maiatza edo ekaina aldera ezarriko da, plangintzaren arabera. Horretarako, segurtasun klinikoko prestakuntza jaso dute saiakuntza-taldeek.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05