43. Eraginkortasun Alderatuaren Unitatea sortzea (lehen Eraginkortasun Alderatuaren Agentzia sortzea).

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Une honetan ez dago erakunde independenterik eraginkortasunaren irizpideak aintzat hartuta egokitasunari buruzko gomendioak emateko, ez eta osasun-arretaren arloan teknologia edo prozedura berriak txertatzeko baldintzei buruz ere. Hori dela eta, ebaluazio-plataforma objektibo bat behar dugu esparru publikoan erabakiak hartzen dituztenentzat eta eragindako interes-taldeentzat, horrekin osasun-sistemaren iraunkortasuna, kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko baitira epe luzean.

Hortaz, hauek dira Eraginkortasun Alderatuaren Unitatea sortzearen berariazko helburu nagusiak:

  • Organo independente bat edukitzea, teknologia eta prozesura berriak txertatzeak ekar ditzakeen emaitzak objektiboki aztertzeko gai dena, hala badagokio, hain seguruak edo eraginkorrak ez direnak ordezteko.
  • Unitate horrek gomendioak egingo ditu prozedura edo teknologia horiek gure osasun-sisteman sartzeko moduari dagokionez:

- Ezarpeneko baldintzei buruz.
- Kostu-baldintzei buruz.
- Ordezko edo osagarri gisa txertatu behar ote diren.

Aurrekariak

2009ko azaroaren 26an eskatu zion Eusko Legebiltzarrak Gobernuari 2010ean “Eraginkortasun Alderatuaren Agentzia” izeneko organo independente bat sor zezala, Osasun Sistema Publikoan sar litezkeen baliabideak proposatzeko, osasun-eskaintzaren berrantolamenduari buruzko gomendioak egiteko, nahiz baliabide publikoei ahalik eta erabilerarik onena emateko.

Eredu gisa, nazioarteko erreferentzia hauek ditugu:

  • INAHTA (Internacional Network of Agencies for Health Technology Asessment): Osteba, Osasun eta Kontsumo Saileko osasun-teknologiak eta –zerbitzuak ebaluatzeko zerbitzua, nazioarteko sare horren kide sortzailea da. Sareak 26 herrialdetako 50 agentzia biltzen ditu, guztira. Une honetan Ostebak auki bat du zuzendaritza-mahaian.
  • EuroScan: sortzen ari diren osasun-teknologiak bilatu eta ebaluatzeko sarea. Jarduera horretan berariazko programak garatzen ari diren 14 herrialdetako 20 agentziak osatzen dute. Azken hiru urteotan Ostebako kide bat sare horretako presidentea izan da, eta orain, berriz, presidenteordea.
  • G-I-N (Guidelines International Network): praktika klinikoen gidei buruzko nazioarteko lankidetza-sarea (46 herrialdetako 94 elkarte). Ostebako arduraduna sare horren zuzendaritza-batzordeko kide da.

Saila

Osasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Osasun eta Kontsumo Saila.

Eraginak

Araudian eragina

.

Antolamenduan eragina

Antolamenduaren esparruan, bikaintasun klinikoko eginkizun gehienak Unitatera lekualdatzea aurreikusi da; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorretik egiten dira gaur egun, Osasun eta Kontsumo Sailean

Aurrekontu eta finantzetan eragina
  •  Hasierako azterketak eta nazioarteko esperientziak (benchmarking).
  •  Prozesu- eta jarduera-aldagaiak zehaztea (gobernantza eta ebaluazioa).
  •  Antolamendua- eta eginkizun-analisia, eta analisi juridikoa. (Unitatea kokatzea).
  •  Erreferentzia-araua zehaztu, eztabaidatu eta onestea.

Proiektu hau gauzatzeak aurrekontuaz kanpoko eraginak edukiko ditu, Legebiltzarreko batzordeak 2011. urteko aurrekontuak finkatu ondoren zehaztu eta bozkatu zuelako.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Aurretiazko zirriborroaren fasea2010/01/012011/03/01Bukatuta
Izapidetze-aldia2011/03/022011/06/12Bukatuta
Plana onartzeko fasea2011/06/122013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/06/02

Ebaluazioaren laburpena

Sorkuntza-faseak zer mailatan bete diren aztertuko da: Aholkularitza-kontseilua, lehentasun-irizpideak, webgunea eta urteko plana.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05