Gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak (2018)

[gazteria_egitarauak]

Deskribapena


Xedea

Gazteriaren esparruan, 2018. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

536.000

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen babespean ematen diren diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontuan diruz lagun daitekeen gastuaren % 70era artekoak izan ahalko dira, inola ere ezingo dute ehuneko hori gainditu.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako diru-laguntzen guztizkoa ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.

 

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo zatia, hau da, emandako diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar, 19.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak diru-laguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.

b) Bigarren ordainketa, likidazioaren ondorio den zenbatekoa, 2019an, emandako diru-laguntzaren erabilera gazteria-arloan eskumena duen Zuzendaritzaren aurrean justifikatu ostean, hurrengo artikuluan ezarritako moduan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak

Eskakizunak:

  • Entitate eskatzailea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar da.
  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Halaber, itzulketa-prozedura horietatik eratorritako diru-laguntzak itzultzeko betebeharra bete ez dutenei ezin zaie diru-laguntzarik eman, ezta ordaindu ere.
  • Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala.
  • Entitate eskatzaileak, orokorrean diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko ditu

Betekizun orokorrak

  • Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da

  • Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
  • Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.
  • Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
  • Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da.

  • Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen diren gastuak, baldin eta ezbairik gabe jarduera garatzearekin lotura badute. Diruz laguntzeko moduko gastuak bi multzotan banatzen dira: zuzenak eta zeharkakoak.
  • Diruz lagundutako gastu zuzenak. Diruz lagundutako gastu zuzenak dira, aurreko baldintzak aintzat hartuta, dena delako programa edo jarduera gauzatzearekin zuzenki loturiko kostu berariazkoak eta, beraz, programa edo jarduerari zuzenean kargatu dakizkiokeenak. Gastu zuzenen barruan, jarduera zabaltzeko gastuen diru-kopuruak ez du gaindituko, programa edo jarduerari emango zaion diru-laguntza zehazterakoan, programa edo jardueraren aurrekontuaren %20.
  • Diruz lagundutako zeharkako gastuak. Diruz lagundutako zeharkako gastuen barruan programa edo jardueraren aurrekontuaren %10eraino kopurua sartu ahal izango da, betiere onuradunaren kostu administratibo orokorren zati bat, behar bezala justifikatuta, programari edo jarduerari eslei dakiokeenean.
  • Inbertsio-gastuak ez dira inola ere diruz lagunduko. Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira.
  • Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek:

  • Diru-laguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0050905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta biharamunetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan.


Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2018ko martxoaren 1a baino lehen, diru-laguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk