[PCPI]  Udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei, 2013-14 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak garatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua da udalei, mankomunitateei eta horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzetarako deia egitea, 2013-14 ikasturtean Hasierako Lanbide Programak Programak garatzeko.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Udalak, mankomunitateak, horiek sortutako erakundeak eta erakunde pribatuak. informazio zehatza
    008803-

    Udalek, mankomunitateek, horiek sortutako erakundeek eta erakunde pribatuek agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskatu ahal izango dituzte, baldin eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak emateko baimena badute 2008ko ekainaren 10eko Aginduaren arabera.

    Betekizunak:
    • Ez izatea itunpeko ikastetxea
Prozeduraren betekizunak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. informazio zehatza
    003791-

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Ez dela jasotzen ari diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabiderik beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen batetik.
  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak, beti ere indarrean den arautegiaren arabera.
Diru kopurua
15.180.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa: 006006-

Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da.

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 27,65ekoa izango da; diru-laguntza ematekobehin betiko jakinarazpena onartu bezain laster ordainduko da. 
  • Bigarren ordainketa, berriz, zenbateko osoaren % 62,35ekoa izango da, eta bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da: 16,9 artikuluan aipatutako baldintzak bete eta gero.
  • Hirugarren ordainketa, azkenik, % 10ekoa izango da, eta ikasturtearen bukaeran egingo da, 16,10 eta 14,11 artikuluetan aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Agindu honetako diru-laguntzak emateko prozedura ebazteko epea, gehienez ere, 6 hilabetekoa izango da; betiere, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak