Arautegia

Inprimatu

51/2018 DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2019. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1973
  • Xedapen-zk.: 51
  • Xedapen-data: 2018/04/10
  • Argitaratze-data: 2018/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2019ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.

Hori dela-eta, Lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz garai hartan indarrean, lanaldiei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoari jarraikiz, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseilua eta gainerako kontsulta-organoak entzunda, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 10ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

Martxoaren 19a, San Jose eguna.

Apirilaren 18a, Ostegun Santua.

Apirilaren 19a, Ostiral Santua.

Apirilaren 22a, Pazko Astelehena.

Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.

Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.

Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.

Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

  1. Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek, eta bakoitzak Lan eta Justiziako bere lurralde-ordezkaritzara bidali.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Lan eta Justiziako sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.

    AZKEN XEDAPENENETATIK BIGARRENA

    Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 10ean.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Lan eta Justiziako sailburua,

    MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.