Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2023ko EuskalHiria kongresua

ELKARGUNEAK: erronka emergenteak, erronka sozialak eta lurraldea

Donostia, azaroak 27-28
Euskal Hiria Kongresua 2002. urtetik egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan, bertoko testuinguruan hiriei eta lurraldeari buruzko eztabaida sustatzeko tresna gisa. Kongresuak, proposatutako gaien bitartez, hiri-eremuen gaur egungo erronkak eta aukerak lantzen ditu, zenbait eragileren ikuspegitik eta ezagutza-eremu desberdinetatik. Kongresua Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatzen du, eta Nazio Batuen Erakundearen Giza Egonlekuetarako Programaren (NBE-Habitat) laguntza du.

EUSKAL HIRIA 2023. ELKARGUNEAK: erronka emergenteak, erronka sozialak eta lurraldea

Euskal Hiriaren edizio honetan zenbait erronkaren (erronka sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturalak), jendartearen eta lurraldearen arteko elkarguneei buruzko eztabaida proposatu da. Bereziki, gaur egungo bost erronkatara bideratu da, eta erronka horiei bi ikuspegitatik egingo zaie aurre: alde batetik, ikuspegi sozialetik, erdigunean pertsonak jarriz; eta, bestetik, lurraldetik, jardueren eta harreman ekonomiko eta sozialen funtsezko oinarria baita. Erronka emergente hauek izango dira eztabaidaren ardatz:

  • Aldaketa demografikoa
  • Ekintza klimatikoa
  • Trantsizio energetikoa
  • Kultura eta turismoa
  • Hurbileko ekonomia

 Alderdi horien, erronka sozialen eta lurraldearen arteko elkarguneak era askotara adierazten dira, eta elkarreragin konplexu ugaritan zertzen dira. Positiboki edo negatiboki elkartzen dira sarri, eta askotan atzeraelikatzen dira.  IRAKURRI OHAR OSOA (PDF, 839 KB) 



Azken aldaketako data: