Hezkuntza Saila

Euskal Ikasmaterialen Katalogoa. EIMA katalogoaren mailegu-zerbitzu berria eta webgune berritua


EIMA Katalogoak (leiho berri batean irekitzen da) (eimakatalogoa.eus) mailegu-zerbitzua ireki du hezkuntza-komunitate guztiarentzat eta, horrekin batera, webgunea berritu du. 2005etik dihardu EIMA Katalogoak dokumentazio-zentroan euskarazko ikasmaterialak biltzen, katalogatzen eta sarean kontsultagarri jartzen. Dagoeneko, 24.500 erregistro baino gehiago daude katalogatuta.

Mailegu-zerbitzu berria

Mailegu-zerbitzuari esker, bi aukera daude euskarri fisikoa duten materialak (liburuak, cd-ak…) eskuratzeko:

  • Eibarko egoitzan materiala kontsultatu eta maileguan hartzea
  • Norbere ikastetxean jasotzea materiala, webgunean eskaera eginda

Gogoan izan behar da material digitala eskura daitekeela webgunetik bertatik:

  • Webgunetik deskargatuta (horretarako lizentzia duten materialak)
  • Esteka bidez materialaren jatorrizko webgunera joanda

Webgune berritua (leiho berri batean irekitzen da)

  • Eskaerak webgunetik:
    • Erregistratutako erabiltzaileak aukera dauka materiala webgunetik eskatzeko
  • Bilaketak errazago. Webgune berrituak bilaketak egiteko tresna intuitiboagoak eskaintzen ditu:
    • Bilatzaile arrunta eta aurreratua
    • Bilduma esanguratsuenak
    • Iragazkiak
  • Horrez gain, aukera dago:
    • material-zerrendak sortu, gorde eta partekatzeko
    • mailegatutako eta eskatutako materialen jarraipena egiteko
    • bilaketen historia kontsultatzeko
    • erabiltzaile-profila ikusteko

Sortu kontua (leiho berri batean irekitzen da)

Katalogatutako materialak

  • Curriculuma lantzeko berariaz sortutako materiala
  • Asmo didaktikoz sorturiko bideoak, jolasak, aplikazioak…
  • Irakasleek edota ikasleek kontsultatzeko erabil ditzaketen material monografiko eta erreferentziazkoak
  • Zinema dokumentala
  • Haur- eta gazte-literatura
  • Hezkuntza Sailaren hizkuntza-onespena jasotako materiala
  • IRALEn sortutako materiala
  • Interneteko baliabideak

Ohiko ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30
  • Ostiraletan: 08:30-14:30

Udako ordutegia

  • Ekaina, uztailaren lehen hamabostaldia eta iraila: 08:30-14:30

* Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra: itxita