Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistema (EAS)

Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistema (EAS) aginte publikoei, euskararen erabileraren normalizazio prozesuan diharduten eragile eta organoei, eta hiritarrei oro har, euskararen egoeraz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen duen bilakaeraz informazio zehatza eskuratzeko tresna da. Hizkuntza-adierazleek aintzat hartu beharko dute testuingurua, funtzionamendua, aipatutako hizkuntza-politika eta ekimenen kostuak eta emaitzak, edota halakoen falta.
EASeko informazioa eguneratuta dago, beraz, uneoro eskuragarri dauden daturik berrienak eskainiko dira. Baina, sistemaren helburua bikoitza dela kontuan izanik, hots, euskararen egoera eta bilakaera neurtzea, ahal den neurrian aurreko urteetako datuak ere eskainiko dira.

Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sisteman sartu.

Azken aldaketako data: 2005/02/10