Lehendakaritza

Euskadiren kanpo ordezkaritzak

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza

820 2and Avenue, Suite 13B.
New York, NY 10017 (USA)

  • Telefonoa:
    (+1) 646 368 6040
  • Ordezkaria:
    Ander Caballero Barturen
  • Enpresa arloko arduraduna: Unai Telleria
  • Instituzional arloko arduraduna: -

Mexikoko Ordezkaritza

Horacio 1213 - Colonia Polanco 11550 Miguel Hidalgo C.P.11550
(Ciudad de México) (MÉXICO)

  • Telefonoa:
    +52 55 52541552 / 55 52548517
  • Ordezkaria:
    Ibon Mendibelzua Madariaga
  • Enpresa arloko arduraduna: Irakusne Incierte
  • Instituzional arloko arduraduna: Itzel Olague

Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur)

Av. Alicia Moreau de Justo 846, 3°, of. 21
Ciudad Autónoma de Buenos Aires C1107 AAR
REPÚBLICA ARGENTINA

  • Telefonoa:
    +54 11 4120 0586/88/90
  • Ordezkaria:
    Sara Pagola Aizpiri
  • Enpresa arloko arduraduna: Beatriz Abaurrea
  • Instituzional arloko arduraduna: Mariana Satostegui

Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza

Egoitza Txilen

Apoquindo 3669 - Oficina 802 Las Condes (Santiago de Chile)
(CHILE)

  • Telefonoa:
    +56 2 206 40 48/2063464
  • Enpresa arloko arduraduna: Alberto Fernández
  • Instituzional arloko arduraduna: Carolina Ávila

Helbidea Kolonbian

Carrrea 7N 73-47 Of 1001 – Edificio Multibank
Bogotá - COLOMBIA

Madril

C/ Cedaceros, 10 - 6º
28014 - MADRID

  • Telefonoa:
    (+34) 913697510
  • E-posta:
    Madrid@euskadi.eus
  • Instituzional arloko arduraduna: Juan Aguado

Euskadiren kanpo ordezkaritzak

Euskadiren kanpo ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Estrategia martxan jarri eta garatzeko tresna ezinbestekoa dira. Gainera, euskal eragileek nazioartean garatzen dituzten jardueretarako laguntza mekanismo gisa ondoen baloratutako bitartekoa ere badira. Kanpo ordezkaritzak sortu eta garatzea ezinbesteko mugarria izan da euskal kanpo ekintza sakondu eta eraginkor bihurtzeko.

Euskadiren kanpo ordezkaritzek honako ezaugarriak dituzte:

  • Kokatuta dauden herrialdeak sakonki ezagutzen dituzte.
  • Enpresa, kultura, kooperazioa zein beste hainbat arlo jorratzen dituzten ekimenak abian jartzea errazten duten harreman sareak eskaintzen dituzte.
  • Eragile ekonomiko eta sozialei aholkularitza eskaintzen diete, akatsak gutxituz eta denbora eta dirua aurreztea ahalbidetuz.
  • Kanpoko euskal komunitatearekin mintzakidetza etengabea izateko funtsezko papera jokatzen dute.
  • Kokatuta dauden herrialdeetako gakoak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten “antena” zerbitzuak eskaintzen dituzte, aukerak antzemateko eta Euskadirentzat interesgarriak izan daitezkeen ekimenen gaineko informazioa puntualki jasotzeko aukera eskainiz.
  • Funtsezko papera jokatzen dute gure errealitatea eta hirugarren interesdunentzat erreferente izan daitezkeen gure esperientzia propioak hedatzeko.

Hori horrela, euskal kanpo ekintzak oinarri dituen eraginkortasun, arrazionaltasun eta koherentzia irizpideak jarraituz, ordezkaritza bat dagoen herrialdeetan honek betetzen ditu Eusko Jaurlaritzak eskainitako zerbitzu guztiak (arlo instituzionalean, enpresarialean, kulturalean, hezkuntza arloan zein beste edozein eremutan).

Azken aldaketako data: 2016/01/26