Euskadiko Onkologia Plana 2018-2023

Euskadiko Onkologia Plana 2018-20232018-2023 Euskadiko Onkologia Plan arreta onkologikorako jarduketa-eremuak zehazten ditu, minbizia dutenen biziraupena hobetzeko, kontuan izanik gure gizartearen osasun-arazo nagusietako bat dela. Dokumentua bat dator 2013-2020 Osasun Planaren oinarri izan diren irizpideekin, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak prestatu du, gaixo onkologikoen eta beren familiartekoen arretan inplikatuta dauden adituen eta osasun-profesionalen taldeen aholkularitza eta konpromisoarekin.

Oro har, Planak laguntza-eredua planteatzen du, diziplina anitzeko ikuspegiarekin, eta horren helburua da diagnostikorako denborak murriztea eta interbentzio konplexuenak beharrezko esperientzia batzeko aukera ematen duten erreferentziazko unitateetan kontzentratzea.

Euskal Onkologia Planak, halaber, pertsonalizatutako doitasunezko medikuntzaren (PDM) garapenean ere sakontzen du, eta horrek aukera ematen dio pazienteari banako tratamendua egiteko, bere ezaugarrien eta daukan tumorearen arabera, historia kliniko elektronikoan prozesu onkologikoaren informazio guztia jasoko duen sistema informatikoaren laguntzarekin, besteak beste, jasotako tratamenduak eta pazientearen bizi-kalitatea, erabakiak hartzean erabilgarri izan dadin.

Gainera, berrikuntza-estrategia ere zabalduko da, Euskadiko enpresa teknologikoak minbizia diagnostikatzeko eta tratatzeko tresna berriak garatzen inplikarazi nahi dituena, eta osasuna eta prebentzioa sustatzeko sektoreen arteko estrategien aldeko etengabeko apustua egingo da.

Azken aldaketako data: