Lehendakaritza

European Union National Institutes for Culture (EUNIC)

EUNIC sarea (European Union National Institutes for Culture) Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalek osatzen dute. Kultura-proiektuak eta kultura-esparruko bestelako lankidetzak garatzea du helburu, bai eta Europako lehentasunen agendan kultura-diplomaziaren pisua indartzea ere. Bokazio transnazional horrek aldebiko lana indartu, osatu eta zabaltzen du Europa mailan; bere ekintzak kluster geografikoen, lehentasunezko gaikako lan-taldeen eta kultura-lankidetzako ekimenen bidez egituratzen ditu. Webgunea: http://brussels.eunic-online.eu/

2015ean, Etxepare Euskal Institutua EUNIC Brusela klusterraren kide bilakatu zen; izan ere, sarearen partaide bihurtzen Europako eskualde bateko lehen institutua izan zen.

Etxepare Euskal Institutuarekin batera, Europar Batasuneko Estatuetako kultura-institutu guztiak dira EUNIC Brusela sarearen parte, Europako erakundeen aurrean ordezkaritza diplomatikoa dutelarik.

Azken aldaketako data: 2015/12/21