Lehendakaritza

Euromontana-Mendialdeko eremuetako Europako elkartea

Euromontana mendialdeko lurraldeen garapenerako eta lankidetzarako sektore anitzeko elkarte europarra da. Europa osoko mendi-erakundeak hartzen ditu barnean, eskualdekoak zein nazionalak, bai eta eskualde-garapeneko agentziak, tokiko agintaritzak, nekazaritza-erakundeak, ingurumen-agentziak, baso-erakundeak eta ikerketa-institutuak ere. Webgunea: http://www.euromontana.org

Euromontanak garapen integratu eta jasangarria sustatzea du helburu, baita mendialdeko zonaldeetako bizi-kalitatea ere.

Hori erdieste aldera, Euromontanak eremu horien artean informazioa eta esperientziak trukatzea errazten du, mintegi, mintzaldi eta ikerlanak antolatuz, Europako proiektuak garatuz, kudeatuz eta horietan parte hartuz eta Europako erakundeekin batera mendietako auzien inguruan lan eginez.

Euskadik Euromontanako Presidentzia dauka. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila eta HAZI sarearen parte dira, sareko presidentziaren berezko lanak bermatzen dituztelarik.

Azken aldaketako data: 2015/12/21