Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Tolosako txuleta “American Airlines” aldizkariaren azalean

Ezagutu Euskadi

Berriak

Tolosako txuleta “American Airlines” aldizkariaren azalean

  • Tolosako txuleta
    Tolosako txuleta
2017/08/21
Tolosako txuleta “American Airlines” aldizkariaren azalean
Casa Julian-eko Xabier Gorotxategi eta bere txuleta ospetsua dira estatubatuar airelinearen Celebrated Living aldizkariaren azaleko protagonistak

Euskadiko sukaldaritzaren mirariei begirada bat botatzen dien “Spain’s signature flavor, culinary inmersion in the Basque Country” (Espainiako zapore ezaguna, murgilketa bat Euskal Herriko sukaldaritzan) izenburua daraman erreportaje baten buruan agertzen da Gorrotxategi, eta Donostiak eskaintzen duen pintxo aukera amaigabea eta lurralde honetan Michelin izarra daramaten jatetxe ospetsuak nabarmentzen dira bertan. Artikuluaren egileak Euskadin nonahi ageri den sukaldaritza-kultura aztertzen du, eta bertako paisaia-aniztasunari esker kirol jarduerarako ageri den aukera amaigabea azpimarratzen du, paisaiak mendi aldapatsuak, muino samurrak eta amaierarik ez duen kostalde bat biltzen baititu.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea