Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • San Juan itsasontziaren erreplika 2020an uretaratuko dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

San Juan itsasontziaren erreplika 2020an uretaratuko dute

  • San Juan itsasontziaren erreplika 2020an uretaratuko dute
    San Juan itsasontziaren erreplika 2020an uretaratuko dute
2018/04/27
San Juan itsasontziaren erreplika 2020an uretaratuko dute
San Juan baleontziaren uretaratzeak 2020an izango du irteera data, Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioarekin bat eginez.

XVI eta XVII mendeetan, Pasaia Europako bale-portu nagusia zen, euskal espedizio ugari itsasoratu ziren Ternuara. Garai hartan Pasaiako ontziolak teknologia inbestigazioko erreferenteak ziren. Ozeanoz bestaldeko San Juan baleontzia, 1563.urtean Pasaian eraikitakoa, 1565ean hondoratu zen Red Bay-n Labrador Penintsulan. Lau mende beranduago, 1978.urtean, arkeologi talde batek ontzia egoera bikain batean aurkitu zuen eta hiru hamarkadan zehar ikertzen aritu ziren, XVI.mendeko merkantzia-ontzi ezagunena eta nazioarteko komunitatea zientifikoan informazio gehien eman duen merkantzia-itsasontzia bilakatuz. Gainera, UNESCO-ren Urazpiko Ondare Kulturala irudikatzen duen ikurra bihurtu da. 2013an, Kanadako Gobernuaren laguntzarekin eta Donostia/ San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, Pasaiako baleontziaren erreplika eraikitzen hasi zen ohiko eraikitze teknikak jarraituz. Arrazoi horregatik, eraikitzearen atzerapenak Donostia 2016ko enbaxadore izateak galarazi zuen.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea