Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Pasaiak itsas festibala ospatuko du

  • Pasaiak itsas festibala ospatuko du
    Pasaiak itsas festibala ospatuko du
2018/04/19
Pasaiak itsas festibala ospatuko du
Maiatzaren 17tik 21era, Pasaiak Itsas Festibala ospatuko du bertako itsas historiari eta tradizioari omenaldia eginez.

Ekitaldiak bost eguneko iraupena izango du eta munduko itsas ekitaldien egutegian tokia egiteko ahalegina egingo du itsas ondareen munduan erreferente bilakatuz. Europako itsas kultura desberdinen festibal honek, kontinente osoko 100 itsasontzi historiko eta tradizional baino gehiago bilduko ditu. Dudarik gabe, garaiko itsasontzietako erakusleihoa ikaragarria izango da. Horien artean, Kaskelot itsasontzia presente egongo da eta baita L´Hermion fragata, Marques Lafayett Pasaiari loturiko pertsonaiak, Estatu Batuetara jo zuenean independentziaz borrokatzeko erabili zuen itsasontzia. Itsas festibala ekintza paraleloz lagundua egongo da, bi eremutan desberdindua. Alde batetik, ur gunea, itsasontzi guztiak elkartuko diren tokia; eta bestetik, lur gunea, “villages” izeneko lau eremutan banandua. Bertan, ekitaldi kulturalak, gastronomikoak, kontzertuak…ospatuko dira, festibalaren programazioaren barruan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea