Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Leeuwarden, 2018 Europako Kultur Hiriburuak, aste bat eskainiko dio euskarari

Ezagutu Euskadi

Berriak

Leeuwarden, 2018 Europako Kultur Hiriburuak, aste bat eskainiko dio euskarari

  • Leeuwarden
    Leeuwarden
2018/06/28

Leeuwarden, 2018 Europako Kultur Hiriburuak, aste bat eskainiko dio euskara

Holandako Leeuwarden hiriak euskarari eskainitako aste bat hartuko du, ekintzaz beteriko egitarau batean 2018ko Europako Kultur Hiriburua dela-eta.

Uztailaren 1etik 8ra bitartean euskara Language Pavilion eraikinean protagonista izango da, “Europako hizkuntza txikien aniztasuna erakutsi, hizkuntza horien arteko harremanak estutu eta hizkuntza aniztasunaz kontzientzia hartzea” helburu duen egitasmoan. 

Programazio zabal batez beteriko astea izango da, hitzaldiez, tailerrez eta kontzertuez osotua, literaturaren inguruan izango direnak Xabi Paya bertsolariaren eta Joxan Goikoetxea musikariaren eskutik. 

Ekitaldi nagusia uztailaren 5ean izango da Frisiako hainbat artisten kontzertuarekin eta euskal artistek "Bost hitz" izeneko emanaldiarekin, historia eta bost hitz konkretuk izan duten bilakaeran baliatuz (arbola, trena, gerra, emakumea eta hizkuntza).

Uztailaren 8tik aurrera, euskarak beste komunitate linguistiko bati emango dio lekukoa martxotik urrira egiten ari den bezala, kontinentean dauden 50etatik. Horrela haien hizkuntza eta kultura ezagutzeko aukera emateko. 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea