Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Hondarribia, hondartza norakoen lehen postuetan berriz ere

Ezagutu Euskadi

Berriak

Hondarribia, hondartza norakoen lehen postuetan berriz ere

  • Hondarribiako hondartza
    Hondarribiako hondartza
2017/08/28
Hondarribia, hondartza norakoen lehen postuetan berriz ere
Trivago hotelen prezioen konparadorearen arabera

Trivagok ikerketa bat egin du Espainian balorazio oneneko hotelak dituzten hondartza norakoen online ospearen sailkapena jasotzeko. Horretarako, 200 erreserba atari baino gehiagotako 175 milioi iritzi baino gehiago aztertu dira. Hondarribia sailkapeneko hirugarren postuan dago, eta aurretik Novo Sancti Petri (Cádiz) eta Playa de Muro (Mallorca) ditu. 2016an bigarren postua eskuratu zuen, eta 2015ean, lehenengoa. Hondarribia Donostiatik 30 minutura dago soilik. Hotel eta gastronomia eskaintza zabala eta askotarikoa dauka, eta, horrenbestez, erakargarria da urteko edozein sasoitan. Harresiz inguratutako alde zahar ederra dauka, eta harrizko kaleez, etxe blasoidunez eta eraikin bitxiz inguratuta dago. Nabarmentzekoa da ere Arrantzaleen auzoa, bere etxe koloretsu, jatetxe eta pintxoz betetako taberna terrazadun tipikoekin.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak