Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Gaztelugatxeko San Juan, hamarkadako Europako kokapen zinematografiko onenaren sarirako finalista

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gaztelugatxeko San Juan, hamarkadako Europako kokapen zinematografiko onenaren sarirako finalista

  • Gaztelugatxeko San Juan
    Gaztelugatxeko San Juan
2017/09/22

Gaztelugatxeko San Juan, hamarkadako Europako kokapen zinematografiko onenaren sarirako finalista

Game of Thrones telesaileko agertokia da European Film Commission Network (EFCN) erakundeak ematen duen sarirako 11 hautagaietako bat.

Gaztelugatxeko San Juan harkaitz magikoa hamarkadako Europako kokapen zinematografiko onenaren sarirako finalista izateko aukeratu dute. Game of Thrones telesaila filmatzeari esker, Bermeoko harkaitz magikoaren edertasuna mundu osora zabaldu da. Hautagaitza hori dela eta, Euskadi nazioartean aitortzen da ikus-entzunezko ekoizpenerako erreferentziazko norako gisa.

 

Irabazlea publikoak erabakiko du. Azaroaren 7an jakinaraziko dute zein kokapen izan den irabazlea, Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzan.

 

Gailurrean santutegia duen eta itsasoaren basatasunak inguratzen duen harkaitzera harrizko 241 eskailera maila igoz soilik joan daiteke; horri esker, Gaztelugatxeko San Juan eremu epikoa eta ahaztezina da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea